Galtzaren historia Zaharrak Berrin

Amelia Bloomer feminista berak asmatutako galtzekinGaurko saioan galtzaren historiari ekin diogu. Galtzak, modaren gorabeherak jasan dituen jantzi bat baino askoz gehiago da, sinbologia sakoneko jantzi bat baita, eta horregatik garrantzi sozial eta politiko haundia izan duena. Frantzes iraultzaileen izena, langileen klasearen ikurra, feministen arma eta emakumeen emantzipazioaren erreminta izan da galtza. Galtzaren historiaren ikuspuntu politikoaren inguruan aritu gara gure irratsaioan.
Beste aldetik, Jaione Agirrek hilabetean behin egiten duen ibilaldi historikoa Aramaiora izan da, eta bukatzeko Naroa Anabitarte antropologoarekin kolaborazio berria estrenatu dugu. Gaurkoan Esteva Fabregat antropologo ospetsuaren “Estado, etnicidad y biculturalismo” liburua oinarri harturik etnia, bikulturalismo, bilinguismoaren inguruko hausnarketak egin dizkigu. Liburuaren gogoetek euskararen egoera aztertzera ere eraman gaitu.

Hurrengo podcasta

Paradisu zinema #12 Korrika

ig. Mar 17 , 2013