Adesalambrar.2012/10/23

Astearte honetako irratsaioa berezia izan da. Oraindela gutxi, gure irratsaioak 25 urte betetzen dituela jakin dugu. Urte hauetan guztietan, irratsaio honetatik hainbat lagun pasa da. Horietako asko, gaur, Adesalambrar berezi honetan aritu da. Esan bezala, esatari eta kolaboratzaile asko izan ditu irratsaioak eta horien ahotsak entzuteko aukera izan dugu gaurkoan. Bloke ezberdinetan banatu ditugu 25 urte hauek eta bost urteko blokeetan, urte horietan gertatutako nazioarteko berri esanguratsuak aipatu ditugu, eta nola ez, garai eder haiek gogoratu. Irratsaio berezi eta gogoangarria!

Hurrengo podcasta

Glaukoma tolosarrak aste honetako 3 Kortxean

ol. Urr 26 , 2012