Zaharrak Berri: Iturissa hiri baskoia aurkitu dute

Nafarroako Aurizberrin kokatuta dagoen Iturissa hiri baskoiaren aurkikuntzaz hitz egin dugu Aranzadi zientzia elkarteko Juantxo Agirre arkeologoarekin. Pirineotako galtzadak ikertuz iritsi dira Iturissa hirira. Orain dela 2000 urte inguruko hiria litzateke eta 400 urtez gutxienez bizirik iraun zuena. Aurkikuntza oso garrantzitsua eta potentzialitate handikoa dela esan digu.

Kolaboratzaile gisa gaur alde batetik Jaione Agirre izan dugu, Ezpeletara bidaia proposatu digu, piperrez gain gauza interesgarriak ikusteko aukera edukiko dugu. Bukatzeko Xabi Gomez izan dugu historiarekin erlazionatutako liburu nobedadeak aipatuz.

Hurrengo podcasta

Erro Ta Berri 2012-10-19

ol. Urr 19 , 2012