Gartxot-en istorioa Zaharrak Berrin

Gaurko irratsaioan Edorta Barrutabeña elkarrizketatu dugu. “Gartxot, konkista aitzineko konkista” filmako gidoigilea izan da eta filma egiteko prozesu osoaz hitz egin digu. Arturo Kanpion-ek kondaira bat hartu eta 1917an ipuin labur bat egin zuen eta orain istorio hori berrezkuratu dute filma eta liburua ateratzeko. Filma egiteko datu historikoak ahalik eta gehien errespetatzen saiatu dira alderdi guztietan. Ikusi ez duenarentzat, gomendatzen dugun pelikula.

Kolaboratzaileetan Jaione Agirre izan dugu eta Bastida herriaz hitz egin digu. Mugaldeko hiribildua izanik, kulturalki eta arkitektonikoki “altxor” ugari ditu herri honek. Bukatzeko historiarekin loturiko liburuen aipamena izan dugu Xabi Gomez-en bidez.

Hurrengo podcasta

Bidasoa attak! - EH-tik bueltaka

ol. Eka 8 , 2012