3 Kortxean Erizo taldekoek beraien disko berria aurkeztu digute

Joan den astean Gasteizko musika panorama osasuntsu zegoela genion eta hori berresteko beste talde gasteiztar baten disko berriaren inguruan izan dugu aste honetako elkarrizketa. Erizo taldekoek hirugarren lana kaleratu berri dute eta badirudi azkenekoa ere izan daitekeela. Gora behera guztien inguruan aritu gara Aritz eta Mikelekin solasean.

Ez ditugu ordea disko berriak eta agenda oharrak ahaztu, besteak beste, Canteca de Macao, Xuorum edo Ke No Falte enztuteko aukera izan dugu.

Hurrengo podcasta

James Brown Swing Doinuko Gauak saioan

ar. Mar 6 , 2012