zahar

Francine Urgorrik Kanboko “Bon Air” zaharretxean animatzaile lana kudeatzen du azken 18 urteetan. Alzheimeraren garapenaz, zaharretxeen irudi txarraz, animazioen garrantziaz eta proiektu berritzaileetaz mintzatu zauku Francinek … Musika : Tommy Guerrero « Road to knowhere » Jatorria : Radiokultura

irakurri gehiago →

Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen duen Gipuzkoa Lab deialdiaren baitan Mondragon Unibertsitateko Lanki ikertegiak egitasmo bat aurkeztu du, Gipuzkoako lurraldea gizarte berrikuntzaren esperimentazio gune aurreratua bilakatzeko helburuz. Testuinguruz erabat aldatu eta egonkortasuna galdu duen gizartearen erronka berriei inertzia zaharrekin erantzuteko ohitura dagoela uste dute. Hori buelta emateko estrategiaren “palanka-egitasmoa” garatzea da ikertegikoen asmoa eta horren berri […]

irakurri gehiago →

LGTB mugimenduak zahartzaroari buruzko gogoeta abiatu duela irakurri genuen duela zenbait egun Berria egunkarian. Bakardadearen beldurra, bizitegiak, hiesa… eta dituzten beste hainbat kezketatik abiatuta, lan egin nahi dute gizartearen eta botere publikoen sentsibilizazioan, tabuak gainditu eta konponbide konkretuak proposatzeko. Duela hilabete eskas, berriz, egunkari berean irakurri genuen errotutako gizarte ereduen, mitoen eta estereotipoen ondorioz, adinekoen […]

irakurri gehiago →

Bizkaiko zahar etxeetako egoiliarren familiak elkarte bat sortzen ari zirela jakin genuen azaro hasieran. Enpresen eta langileen arteko gatazkaz harago, senideei eskaintzen dieten arreta ez dela behar bezalakoa uste baitute. Ba joan den ostiralean, Bilbon aurkeztu zuten Babestu izeneko elkartea, eta euren asmoen berri jakiteko, elkarte horretako Xabier Monreal batu da gaurko saiora.

irakurri gehiago →

Azaroak 17. eguna du gaur, ikasleen nazioarteko eguna da, 1939ko azaroaren 17an armada Naziak Pragako Unibertsitateari egindako erasoaren harira. Asko izan dira gaur ikasleen eskubideak aldarrikatzeko antolatutako protestak, zuzen zuzenean ez diogu horri erreparatu, baina zeharka bada ere, jarri gara nafar ikasleek euskarazko hezkuntza jasotzeko duten eskubideari begira. Izan ere, hainbeste gora-behera eragin eta gero, […]

irakurri gehiago →

Bizkaiko zahar etxeetako egoiliarren familiak elkarte bat sortzen ari direla jakin berri dugu. Enpresen eta langileen arteko gatazkaz harago, senideei eskaintzen dieten arreta ez dela behar bezalakoa uste dute. Aldarrikapenak zuzenean azaltzeko bilera eskatu diote Bizkaiko Gizarte Ekintza diputatuari. Asteak daramatzate protestetan eta lan uzteetan murgilduta, artatu behar dituzten guztiei kalitatezko arreta eskaintzeko aukera ematen […]

irakurri gehiago →