salhaketa

Eskualdekako kronikan Arabaren txanda izan da gaurkoan Irratien tartean. Eta azken egunotan araban izandakoen errepasoa egin digu Hala Bediko Aimar Gutierrezek: Fridays fot future-k deituriko mobilizazioak, Judimendi auzoko joko aretoaren itxiera, Rivabellosako eskolarako garraioen inguruko protestak, Olarizuko bizilagunei ura moztu izana, eta Zaballako espetxeko bosgarren hilketaz aritu gara, besteak beste.  

irakurri gehiago →

Irratien tartean Arabara jo dugu Hala Bedi irratiaren eskutik. Zaballan hildako azken presoaren harira egindako salaketak, etxebageen arazoa salatzeko egingo den kanpaldia, Vitoria 3 de marzo filma, eta HalaBediRock izan ditugu hizpide Ion Etxebarria eta Igor Goikolearekin.

irakurri gehiago →

Zaballako espetxeak beste gazte baten biziarekin amaitu zuen joan den astean, 2019ko hirugarren preso hila Zaballan, eta aste honetan eskainitako prentsaurrekoan adierazi dutenez, senideek bide juridikoak agortuko dituzte. Kasu honen inguruan hitz egin dugu gaurko saioan Salhaketa elkarteko Maialen Martinez de Marigortarekin; senideek jasotako arretaz, espetxeetako ilunez, eta heriotzaren ondoren eraman beharreko prozesuaren zailtasun eta […]

irakurri gehiago →