iñaki kasares

Zer ezkutatzen du Gilleten iragarkiak?

24 urtarrila, 2019 | 0 Komentarioak

Ikusi duzue Gilletek atera berri duen iragarkia? Zalaparta izugarria sortu du sarean, izan ere, aldarri feministak baliatuz eginiko iragarkia da, gizonei interpelazio zuzena eginez. Iritzi asko egon dira, kontra zein aldekoak, eta hausnarketarako tartea izan dugu gaurkoan Iñaki Kasaresekin.  

irakurri gehiago →

Aitatasuna eta zaintza izan ditugu hizpide gaurkoan Iñaki Kasaresekin. Zaintzak barnebiltzen dituen aspektu ezberdinei buruz hausnartu dugu, eta gizonek guzti honetan jokatu beharreko paperaz ere. Zailtasunak zailtasun, eta inposaketak inposaketa, aurrerapausoak eman diren arren, oraindik ere lana egiteke dagoela azpimarratu digu Kasaresek. Azkenik, gizonei inplikaziorako deia egin die, teoriatik sentimenduetara salto eginez.

irakurri gehiago →

Egungo politika publikoek ezberdintasuna bultzatzen jarraitzen dutela uste du Maria Pazos ekintzaile feminista. Lege ikuspegitik gizonak eta emakumeak ezberdinak direla frogatzen duen liburua idatzi du. Desiguales por ley da liburuaren jatorrizko izenburua, legez ezberdinak garela iradokitzen du titulutik bertatik, beraz. Ba Pazosen tesiaz hausnartu dugu Iñaki Kasaresekin.

irakurri gehiago →

Bizkaiko zahar etxeetako langileek ia urtebetean dihardute beren lan baldintzak hobetzeko borrokan. Ez dute akordiorik lortu oraindik, eta Bizkaiko Foru Aldundia jotzen dute horren erantzuletzat. Atzo ELA sindikatuko idazkari nagusi Adolfo Muñozek argi esan zuen gizonezko langileak balira egoera konponduta egongo zatekeela, horrek zaintza lanen genero aldagaiaz hausnartzeko parada jarri du mahai gainean eta Iñaki […]

irakurri gehiago →

Genero markadun estereotiporik gabe, garapen pertsonal askeak bultzatzea batetik; indarkeria jasateko beldurrik gabe askatasunean bizitzeko beharrezkoak diren errespetu eta neurri sozialen kontzientzia hartzea bestetik. Helburu horiekin, ikastetxeetan adin eta maila ezberdinetan lantzeko material didaktikoa sortu dute. Mikel Garciak jaso du horren berri Argiako haren blogean, eta dakartzan aukerez hausnartzeko batu da gurera Iñaki Kasares. Arratsalde […]

irakurri gehiago →

Gaurkoan, irratien tartea zabaldu eta Bergarara jo dugu Zebrabideko lan asteari ekiteko. Gainera, Txapa irrati libreko lagunek saio honetako kolaboratzaile ere baden Iñaki Kasaresekin izandako solasaldia da gurera ekarri duguna, izan ere, Kasaresek haur eta gazteen emozio egoera hobetzeko zenbait proposamen egin zituen guraso.eus atarian, horiei ahotsa jarri zien Txapa irratian, eta solasaldi hori ekarri […]

irakurri gehiago →

Euskarak genero-markarik ez duela eta ez dela beste hizkuntza batzuk bezain sexista esan ohi da, baina bada zer hobetu. Bereziki irakasleei eta hezkuntza munduari zuzenduta, komunikazio inklusiborako gomendioak bildu ditu Amaia Zubieta Steilas sindikatuko kideak, guk Mikel Garciaren Argiako blogean topatu ditugunak, eta horiei buruz hausnartzeko, Zebrabideko laguna den Iñaki Kasares harrapatu dugu telefonoz.

irakurri gehiago →

Tribu hitza entzunda, berehala etorriko zaigu burura Anna Gabriel, CUPeko politikari katalana. Izan ere, bere adierazpen batzuk aldrebestu eta Espainiako sektore erreakzionarioek bazterrak nahastu dituzte. Haurrak tribuan hazi behar direla iradokitzeagatik birao tsunami bat etorri baitzaio Gabrieli, eta polemika horri begira jarri gara Iñaki Kasaresekin.

irakurri gehiago →

Joan den martxo erdialdean, Berria.eus atariko eztabaida gelan irakur genezakeen Gasteizko Legebiltzarrean lehen aldiz, aitatasun baimena hartu dutela bi legebiltzarkidek: EH Bilduko Hasier Arraizek eta PPko Borja Semperrek. Biek euren iritzia eman zuten eztabaida gela horretan, eta aitatasunaren inguruan aritzeko aukera polita iruditu zitzaigun guri. Gai horri heldu eta Iñaki Kasaresekin hausnartu nahiko genuke gaurkoan. […]

irakurri gehiago →

Mikel Garcia Idiakezek Argiako blogean jaso ditu emakume zientzialarien hedabideetako deskribapena hankaz gora jartzen duten zenbait esaldi. Horri tiraka, emakume adituez hedabideek eraiki eta hedatzen dituzten estereotipoez hausnartu dugu Iñaki Kasaresekin.

irakurri gehiago →