gutxitu

Txinan, Pekinetik gertu, hiri erraldoi bat eraikitzeko asmoa dute, dute eredu ekonomiko berri bat garatzeko. Horri buruzkoak jaso dituzten Gaur8 astekarian biharko alean, eta horren berri ekarri du astekariko arduradun Amagoia Mujikak gaurko aurrerapenera. Horrez gain, Other Words proiektuaz ere hitz egin du: hizkuntza txikietan aritzen diren autoreentzako sorkuntza-egonaldiez ere idatzi baitute biharko alerako. Amaitzeko, […]

irakurri gehiago →

Aste honetako Kultur Kuboan : – Aizpea Abrisketa, Kontseiluko kideak, joan den abenduan Donostian onartu zen hizkuntz eskubideak bermatzeko protokoloa azaldu digu. – « Loreak askatu » diska berria aurkezteko lanetan atxeman dugu Pantxoa Bergara « Xabaltx ». Musika : Aukzion « Mir taiet », Xabaltx « Ez dugu maite debaldetan »

irakurri gehiago →

Urteak dira euskal komunitatea eta Gales harremanetan daudela, horrez gain, gaurko elkarrizketaren tartera batu den Begotxu Olaizola bizi izan da Galesen, hizkuntza gutxituen bueltako egitasmoetan lanean. Egunotan, euskal astea ospatzen ari dira Galesen, bi komunitateen arteko lotura horri tiraka, eta Zarauzko Arraio irrati libreko gela arroxarekin bat egin dugu, hango lagunek egin baitiote elkarrizketa Olaizolari.

irakurri gehiago →

Irisgarritasuna gehitzen al diete ikus-entzunezkoetan balia daitezkeen azpidatziek hizkuntza gutxituei? Nolako ohitura dugu jatorrizko hizkuntzan kontsumitzen ditugun ikus-entzunezko edukiak azpidatziekin ikusteko? Edo nolako joera dute hedabideek euren zuzeneko emankizunetan azpidatziez baliatzeko? Hainbat eta hainbat dira azpidatzien bueltan egin daitezkeen galderak, eta horietako zenbaiti erreparatzeko aukera baliatu dugu gaurko komunikazioaren tartean, Marijo Deograciasekin.

irakurri gehiago →

BBC Alba telebista kateari buruzkoak ekarri ditugu gaurko komunikazioaren tartera. Osoki Eskoziako gaeleraz emititzen duen Eskoziako telebista katea da hori, bere jabea BBC telebista enpresa da eta Alba hitzak Eskoziako gaeleraz Eskozia esan nahi du. Ba horren inguruko albiste bati tiraka, hizkuntza gutxituetako telebista kateez hausnartzeko, Gorka Salces batu zaigu gaur.

irakurri gehiago →

Argia astekariaren azalera ekarritako gaiari erreparatu diogu, hasteko, Estitxu Eizagirre zuzendariarekin egin dugun aurrerapenean. Carme Junyenti Miel Angel Elustondok egindako elkarrizketa da lehen planoan jarri dutena, hizkuntzalaria eta Bartzelonako Unibertsitateko irakaslea da Junyent, baita hizkuntza gutxituen aldeko borrokalaria ere. Eta hizkuntza gutxituen heriotzaz hitzaldia eskaini zuen, duela zenbait egun, Gasteizko Oihaneder euskararen etxeko Hitz adina […]

irakurri gehiago →

Gure Irratiako esatari Ihintza Arrieta batu zaigu gaurko irratien tartera, eta euren bueltako hainbat gai ekarri dizkigu: Frantziako presidenteak hizkuntza gutxituen legeaz esan duela Europako karta berresteko beharrezkoak egingo dituela; bihar Parisen egingo den bake konferentzia; eta Baionako ospitaleko langileen greba.

irakurri gehiago →