3 kortxea

Aste honetako irratsaioan albiste musikal eta disko nobedade ugari entzun ditugu, tartean, Hara, Montauk, Baobas Will Destroy Your Planet, Entropia edota Maddi taldeen disko berrienak. Gainera, #gutizia gisa Agorophobia taldearen ibilbideari errepasoa eman diogu. Eta irratsaioaren zatirik handiena TARA taldeko Yenko ta Nagorerekin izan gara, datorren astean Gasteizko gaztetxean izango baitira Muinoko Hotsak berri batean, […]

irakurri gehiago →

Los Señora talde gasteiztarrak “Contra la Naturaleza” disko berria kaleratu zuen duela gutxi, eta lau haizetara zabaldu gabe, agur esan digu. Puerto de Santa Marian Paco Locorekin grabatua, 7 abestitako artelan ederra argitaratu dute LP eta CD formatu ezberdinetan. Gainera, asteko albisteak eta D-Tox, Libe, Liher, Giante eta Azken Aukera taldeen azken lanak entzun ditugu, […]

irakurri gehiago →

HIRU KORTXEA: Bidelapurrak taldea gaurko elkarrizketan

urtarrila 19, 2018 | 0 Komentarioak

Bidelapurrak taldeko Ander Solozabal eta Ekaitz Aranberri ziren etortzekoak gaurko programara, baina azkenean telefonoz egin behar izan dugu elkarrizketa. Lehenengokoa musikaren mafiak bahituta eta bestea Londresera azken orduko bidaia eginda (diskografikarekin papeleoa), ez dira agertu Hala Beditik. Haiek ikusteko aukera bihar Helldoradon gaueko 22:00tan, bitartean, entzun 3Kortxeako nobedadeak, berriak eta gomendiak.

irakurri gehiago →

Kostatu zaigu, baina hemen gaude. Bueltan gara estudiora, aurpegi berri eta guzti. Martxa hartzeko, disko berri ugari entzun ditugu, tartean, Audience, La Furia, Zaskel, Beñat Igerabide, Libe, Bourbon Kings, Mursego, Mugaldekoak eta Atom Rhumba taldeen azkenak. Gainera, Ataxia taldea ere izan dugu hizpide.

irakurri gehiago →

Bi Zarauztar eta Zumaiar batek osatzen dute SOFA hirukotea. Talde instrumentala izanik, erritmo eta abiadura aldaketekin, sentsazio ugari transmititzen dituen taldea. Haien bigarren lanaren, “II”(Bonberenea Ekintzak), aurkezpenean murgilduta daude. Taldeaz, zuzenekoetaz eta azkenengo lanaz aritu gara Imanol Sesma baterijolearekin. Honetaz aparte, ohiko berriak eta nobedadeak.

irakurri gehiago →

Horrelako irratsaioak plazer hutsa dira. Usosop, Jalgi edota Iruñea Nola jaialdiak izan ditugu mintzagai, eta Toby Connors musikariaren ibilbidea errepasatu dugu, gutizia hutsa. Baina, gonbidatu berezi bi izan ditugu gaurkoan Hala Bediko estudioetan: Joseba Baleztena eta Miren Narbaiza. Joseba B. Lenoir taldeak “Eguzkiari Begietara So” diskoa kaleratu berri du, 9 abestitako disko borobila. Eta honen […]

irakurri gehiago →
no image

Osso musika bikotea, Halabediko lagunen eskutik

martxoa 5, 2015 | 0 Komentarioak

Ostegunetan sormen kontuez aritu ohi gara Zebrabidean, eta bi astez behin musikaren ingurukoak jorratzen ditugu. Larunbatean Arrosa sareko jardunaldiak izango direnez, eta kontzertuetan Anestesia taldeak zein Osso bikoteak musikarekin gaua girotuko dutenez, Halabediko 3 kortxea saioko lagunek Ossokoei eginiko elkarrizketa izan dugu entzungai.

irakurri gehiago →
no image

Viva Bazooka 3 Kortxean hizpide

otsaila 15, 2013 | 0 Komentarioak

Aste honetako saiora Hasier gonbidatu dugu, Viva Bazooka bikoteko gitarra jolea. Adelante punk, bailame el dia lan berria kaleratu dute eta horren eta beste gauza askoren inguruan hitz egin dugu berarekin. Disko berriak eta kontzertuen agenda ere birpasatu ditugu.

irakurri gehiago →
no image

Musika nobedadeak eta kontzertuen agenda 3 Kortxean

otsaila 8, 2013 | 0 Komentarioak

Kashbad taldeak 12 urteren ondoren grabatu duen lehen abestiarekin hasi dugu saioa, Okila Aitzol Gogortza preso oreretarrari oparitzeko grabatu dute hain zuzen. Baina beste asko entzuteko aukerarik ere izan dugu, Ero, Nick Cave & The Bad Seeds, Joseba Irazoki, Petti edo Willis Drummond.

irakurri gehiago →
no image

3 Kortxean Joseba Irazokiren Oso Banda

otsaila 1, 2013 | 0 Komentarioak

Berako musikariaren mila proiektuen artean Oso Banda diskoa dugu berriena, blues zikina eta arlo esperimentala garatzen dituena. Bihar Gasteizko Helldoradon Capsularekin batera aurkeztuko duela aitzakia hartuta, Joseba Irazokirekin solasaldia izan dugu aste honetako saioan. Disko berriak eta kontzertuen agendari ere ohiko errepasoa eman diogu.

irakurri gehiago →