Antxeta Irratia aurkeztu digu bertako kide Koldo Nausiak

‘Ostiraltxo’ko ‘Gure Transistorea’ atalean Arrosa Irrati Sareko irratiak ezagutzen jarraitzen dugu. Hilabete berriarekin batera irrati berri batera gerturatu gara, Antxeta Irratia ezagutu dugularik Koldo Nausia bertako kidearekin. 2001.urtean ekin zion ibilbideari irrati honek eta gaur egun helburu zehatzekin jarraitzen dute fin-fin lanean euskara eta bertako edukiak oinarri hartuta. Horren urrutira joan gabe, bertakoak ditugun komunikabideak ezagutzeko aukera aparta izan dugu beraz beste behin.

Hurrengo podcasta

Ostiraltxo (2021/10/08)

ol. Urr 8 , 2021