Kutxa Beltza

Kutxa Beltza Irratia

no image

Kutxa beltza. Al Green.

azaroa 24, 2014 | 0 Komentarioak

Gaurkoan Soul eta Gospel doinuak Tennesse aldetik, konkretuki , Menphiseko Hale Road kaleko 787.nean aritzen da Al Green reberendoarengana jo dugu, eta bere ibilbide luzeko lehen urteetaz arituko gara, jainkoaren deia jaso aurretik egin zituen lanetaz. Al Green beti mugitu izan da musika espirituala eta sekularraren artean, pulpito eta eskenatokiaren artean, maitasun karnala eta maitasun dibinoaren […]

irakurri gehiago →
no image

Kutxabeltza. Sunny Day Real Estate.

azaroa 5, 2014 | 0 Komentarioak

Kutxa beltzaren tenporada berria Seatle aldeko aspaldiko talde batekin hasiko dugu. Esmeralda hirian Grunge musika pil-pilean zegoela sortu ziren baina beraien soinua gehiago hurbildu da Emo estilora. Bilakaera goraberatsua izan zuten partaideen arteko liskar, joan-etorri eta disketxeak aukeratzeko sorte txarragatik. Ibilbide motza izan arren, kaleratu zituzten lan apurrak entzutean, 90.hamarkadak0 erreferentziazko talde baten aurrean gaudela […]

irakurri gehiago →
no image

Kutxabeltza. Thin Lizzy.

ekaina 27, 2013 | 0 Komentarioak

Gaurkoan baju jole bat buru izan zuen talde gitarrero baten musika atera dugu kutxa beltzetik, Phil Lynottek sortu zuen Thin Lizzy eta gaurko kutxa beltzean Lynott bizi izan zen denboran taldeak ekoiztutako abestiak eta kontuak izango ditugu.

irakurri gehiago →
no image

Kutxabeltza. Syd Barrett.

ekaina 13, 2013 | 0 Komentarioak

Gaurko Kutxa beltza Sikodeliaren sortzaileetariko bati eskaini diogu, Pink Floyd taldearen sortzaile izan zen Syd Barrett konposatzaile eta abeslariari ain zuzen. Ibilbide motza baina esanguratsua izan zuen taldean eta itzal luzea ere utzi zuen, gerora bakarka ere aritu zen beste bi diska kaleratuz behin betiko musika sortzea utzi eta gaixo, bere gurasoen etxean gelditu zen […]

irakurri gehiago →
no image

kutxabeltza. Ladytron

ekaina 6, 2013 | 0 Komentarioak

Gaurko kutxa beltza musika elektronikoari eskainiko diogu, hobe esanda elektronika, pop musika eta soinu ilun eta argiak ustartzen dituen Ladytron talde britaniarrari. Reuben Wu eta  Daniel Huntek sortu zuten taldea Liverpoolen eta  geroago Helen Marnie eta Mira Aroyo batu zitzaizkien eta 2001. urtetik mundu osoko eskenatokietan entzun ahal izan ditugu. Beraien soinua, batez ere zuzenekoa, […]

irakurri gehiago →
no image

Kutxabeltza. Esan Osenki.

maiatza 30, 2013 | 0 Komentarioak

Joan zen astean Negu Gorriak taldeari eskaini genion saioa eta gaurkoan kutxa beltzatik Negu Gorriak taldetik sortutako Esan Osenki zigiluaren ibilbidea aterako dugu. 10 urtetan zehar 200 ekoizpen inguru sortu zituen zigiliua erreferente bilakatu zen euskal musikaren produkzioan eta gaurkoan ibilbide horretan talde desberdinek sortutako hainbat lan entzuteko aukera izango dugu.

irakurri gehiago →
no image

Kutxabeltza. Negu Gorriak.

maiatza 23, 2013 | 0 Komentarioak

Gaurkoan euskal eskenatokia irauli zuen talde bati eskainiko diogu tartea. Negu Gorriak taldeak sorreratik goiari  eutsi zion  desegin zen arte eta bere itzala ere oso luzea izan da. Gaurko kutxa beltzean taldearen sorreraz ibilbideaz eta Galindo Tenientearekin izandako auziaz arituko gara.

irakurri gehiago →
no image

Kutxabeltza. The Jesus and Mary Chain.

maiatza 9, 2013 | 0 Komentarioak

Gaurkoan Eskozia aldetik The Jesus and Mary Chain taldearen ibilbidea errepasatuko dugu. Post-punk erako doinuak eginez, shoegaze estiloan nabarmendu ziren 80. eta 90.hamarkadetan, doinu gozoak eta distortzioa uztartuz  eta zarata eta iskanbilaz betetako zuzenekoak eskainiz.

irakurri gehiago →
no image

Kutxabeltza Ama Say.

maiatza 3, 2013 | 0 Komentarioak

Ibon eta Gontzal Bilbao anaiek, Karlos Alonsok eta Pepek sortu zuten Ama Say 1991ean, euskaraz eta ingelesez rock amerikarraren eragina zuten doinuak abestuz. Gaurkoan Kutxa beltzean Ortuellako taldeak bi hamarkadetan zehar sortutako abestiak entzuteko aukera izango dugu.

irakurri gehiago →
no image

Kutxabeltza. The Cure.

apirila 25, 2013 | 0 Komentarioak

Gaurkoan Kutxa beltzean Sussex-ko talde ezagunaren lehen urteetako ibilbidea izango dugu izpide, zehazki 1986an “Standing on a beach” diskan bildutako abestiak, gainera abesti  hauetako batzuen  bestelako bertsioak ere entzuteko parada izango dugu.

irakurri gehiago →