A Desalambrar

no image

Adesalambrar-2013/04/16

apirila 18, 2013 | 0 Komentarioak

Apirilaren 17a nazioarteko preso politikoen eguna da. Aurten Sahara herria omendu da Euskal Herrian eta hori dela eta, ekimen ugari izan dira. Brahim Sabbar Saharako eskubideen alde lan egiten duen kidea da eta berari egin diogu elkarrizketa. Txente Rekondok, berriz, apirilaren 14an Venezuelan izan ziren presidenterako hauteskundeen emaitzak eta eman diren gertakariak analizatu dizkigu.

irakurri gehiago →
no image

Adesalambrar-13/03/26

martxoa 27, 2013 | 0 Komentarioak

Askapenak eta Euskal Herriaren lagunak (EHL) taldeek martxoaren 2tik 10era Euskal Herriarekin VII. elkartasun astea antolatu zuten Latino Amerika eta Europako herri ezberdinetan. Hainbat ekimen antolatu ziren, eta ekimen horietako protagonistak, Euskal Herriko eragile ezberdinak izan ziren, hala nola, Elkartzen, Ahaztuak, Bilgune feminista, Euskal Herrian euskaraz, Ikasle Abertzaleak, Ernai, presoen bitartekariak eta Askapena. Gure irratsaioan, […]

irakurri gehiago →
no image

Adesalambrar 2013ko Martxoaren 5a

martxoa 7, 2013 | 0 Komentarioak

Gaur ere asteko kronikarekin hasi dugu irratsaioa, azken asteko berri internazionalista garrantzitsuenak aipatuz. Ondoren, Euskal Herriarekiko VII. Elkartasun astean gaudela aprobetxatuta bi elkarrizketa egin ditugu. Alde batetik, Torinoko Euskal Herriaren Lagunak-eko kide batekin hitz egin dugu eta ondoren, Bavariako EHL-ko beste kide batekin mintzatu gara. Programa bukatzeko Ekuadorri buruzko kolaborazioa egitekotan zen Luismi Uharte, baina […]

irakurri gehiago →
no image

Adesalambrar 2013ko Otsailaren 26a

otsaila 27, 2013 | 0 Komentarioak

Gaurko irratsaio internazionalista asteko kronika laburrarekin hasi dugu. Ondoren bi elkarrizketa izan ditugu. Alde batetik, ostegunean honetan Tel Aviveko Maccabi saskibaloi taldeak Gasteizen jokatuko duen partidaren inguruan hitz egiteko EH- Palestina sareko kide bat izan dugu. Burutu dituzten eta burutuko dituzten boikot ekimenen berri eman digu. Askapenako kide bat izan dugu jarraian, Martxoaren 2tik aurrera […]

irakurri gehiago →
no image

Adesalambrar 2013/02/19

otsaila 20, 2013 | 0 Komentarioak

Asteko kronikaz gain, asteburu honetan Ecuadorren izan diren hauteskundeak izan ditugu hizpide. Elkarrizketa beharrean, audio batzuk hartu ditugu. Hasteko hauteskunde egunean, bertan Rafael Correak egindako adierazpenak, ondoren emaitzen berri eman du gobernuko kide batek, eta azkenik, Correak hauteskundeak irabazi eta ondoren emandako esker publikoa izan dugu. Kolaborazioan, berriz, Iñaki Etaiok Obamak eta Estatu Batuek hartu […]

irakurri gehiago →
no image

Adesalambrar 2013/02/05

otsaila 6, 2013 | 0 Komentarioak

Eskoziako independentzia, Maputxe kondenatuak, Bretainiako bizimodu alternatiboa edo eta Azawadeko bonbardaketa izan ditugu gaurko asteko kronikan mintzagai. Elkarrizketa, berriz, Hector Ibarra “Genaro”ri egin diogu. Bera Mexikarra da eta 80. Hamarkadan FMLNrekin borrokan aritu zen internazionlista bezala. Egun horien inguruan eta beste hainbat gai aipatu ditu. Irratsaioari amaiera emateko, Axier Lopez, Argiako kazetaria, izan dugu eta […]

irakurri gehiago →
no image

Adeslambrar 2013/01/29

urtarrila 29, 2013 | 0 Komentarioak

Gaurko irrati saioan gai dezberdin batzuk jorratu ditugu. Asteko kronikan Malagako EHLren atxiloketari buruz hitz egin dugu  eta beste gaiei buruz ere. Gaurko elkarrizketan Jesusekin hitz egiten egon gara Saharako aktibisten epaiketari buruz. Hau otsailaren 2an izango da eta euskalherrian mobilizazio dezberdinak egongo dira. Bukatzeko Luismik hartu du hitza gaurko kolaborazioan eta Venezuelako gaur egungo […]

irakurri gehiago →
no image

Adesalambrar-2013/01/22

urtarrila 22, 2013 | 0 Komentarioak

Irratsaioa teknika aldetik nahiko aldrebesa izan badugu ere, ohikoa dugun bezala, asteko kronikan azken egun hauetan izan ditugun berriak aipatu ditugu. Ondoren, Guillermo Paniagua gure kolaboratzailea etorri zaigu estudioetara ,eta Europar Komunitatearen funtzioen inguruan eta herri langileari egiten dion kalteari buruz aritu da. Ondoren , Julen Askapenako kideak aurtengo Brigadak aurkeztu dizkigu, nondik norakoak eta […]

irakurri gehiago →
no image

Adesalambrar. 12/12/18

abendua 18, 2012 | 0 Komentarioak

Irratsaioa asteko kronikaren hasi badugu ere, irratsaio berezia izan da gaurkoa. Lehenik bi audio izan ditugu. Lehena Hondurasko Partido Libreko kidea den Jose Luis Baquedanori egindako elkarrizketa bat zen. 2009ko estatu kolpearen jarraipena eginez, justizia gorte goreneko kide batzuk aldatu dituzte. Horren inguruan aritu da Baquedano eta herritarren nahiaren inguruan. Ondoren beste audio bat entzun […]

irakurri gehiago →
no image

Adesalambrar. 2012/12/04

abendua 7, 2012 | 0 Komentarioak

Asteartero bezala, asteko kronikarekin hasi dugu, gure irratsaio internazionalista. Elkarrizketa , berriz, Juan Colombiako Martxa patriotikoko kideari egin diogu, eta berak herritarrek bake prozesu honetan hartu beharko lukeen papera eta garrantzia azpimarratu du. Ondoren, aurreko udan Askapenarekin Venezuelara brigadan joan den Mirenekin aritu gara prozesu Bolivariarra nola doan eta proiektu ezberdinen inguruan. Gaurko saioa, Abya […]

irakurri gehiago →