HALA BEDI IRRATIA

ZURIA BELTZEZ – 382 – sustraien hegoak

urria 21, 2019 | 0 Komentarioak

Atsegin handiz eskaintzen dizuegu erditu dugun gure kanta berezi aukeraketa berria. Honetan ere soinu sustraidun hegalariak nagusi. Besteak beste, R&B kexularia, rockabilly iraulia, garage bortitza, freakbeat gauzalea, mod-beat dotorea, soul maitagarria, R&R arimaduna, popsike hezea, jazz-funk baikorra, garage-punk eraginkorra, samba arina, ska fededuna, rocksteady mugitua eta ska bertsio bikain bat sesio hau borobiltzeko. Dantzatu ezazue […]

irakurri gehiago →

HIRU KORTXEA: Dupla bikote aguraindarra gurean

urria 18, 2019 | 0 Komentarioak

Larunbat honetan Muinoko Hotsak berri bat ospatuko da Gasteizko gaztetxean eta bertan Durangoko Mocker’s hirukotea eta Aguraingo Dupla izango dira oholtza gainean. Disko nobedade, elkarrizketa eta bestelakoetaz gozatzeaz gain, Dupla taldeko Beñatekin izan gara, taldearen nondik norakoak jakiteko gogoz.

irakurri gehiago →

Magrebeko pop-rock soinuak, jazz ikutua duten munduko musikak eta Ukrainako folk modernoa izango da gaurko Erro Ta Berriko menu musikala. Amaieran, Kurdistani omenalditxoa egiteko denbora izango dugu. Hau da erabilitako abestien zerrenda: 1) Souad Massi “Raoui”, 2) Souad Massi “Oumniya”, 3) Souad Massi “Pays natal”, 4) Rachid Taha “Je suis africain”, 5) Rachid Taha “Ansit”, […]

irakurri gehiago →

Bertxoko etxean da!

urria 16, 2019 | 0 Komentarioak

bertxoko para el disfrute de tus oidos, bertxoko zure arima beltzeko zuloa betetzeko, bertxoko zure biziari esanahaia emateko, bertxoko for free an for ebriguan, Bertxoko da se ne osjeća sam, Bertxoko iji nwee mmekọahụ!!

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 381 – zaraten erresuma

urria 14, 2019 | 0 Komentarioak

Hona hemen maite ditugun zarata finei eskainitako sesio berria. Hementxe duzue soinu popularren alde ilunenetik egin dugun azkenengo bidai musikala. Honetan, jazz instrumentala, R&R bizia, R&B popcorn elegantea, country-folk arina, R&B arimaduna, funk dantzagarria, garage proto-punk eraginkorra, blues leuna, soul bortitza, soul goxoa, rock bikaina, garage-punk zikina, mambo sataniko zitala, boogaloo pizgarria, skinhead reggae liraina […]

irakurri gehiago →

HIRU KORTXEA: Mocker’s taldea asteko protagonista

urria 11, 2019 | 0 Komentarioak

Asteko albisteak errepasatu, zenbait disko berri entzun eta Durangaldeko Mocker’s taldea elkarrizketatu dugu, disko berria kaleratu baitute eta datorren larunbatean Dupla bikoarekin Gasteizko gaztetxean izango baitira Muinoko Hotsak egitasmoaren barruan.

irakurri gehiago →

Garifuna kulturako musikarekin hasiko dugu era alaiean aste honetako Erro Ta Berri. Ondoren, Haiti, Mexiko eta AEBetan bizi diren artista latinoak izango ditugu entzungai. Amaieraran Euskal Herrian izango diren 3 emakumeen kontzertuak jakinaraziko dizkizuet. Gaur erabilitako kantak: 1) Andy Palacio & The Garifuna Collective “Miami”, 2) The Garifuna Collective “Wiya waist”, 3) The Garifuna Collective […]

irakurri gehiago →

Bertxoko featuring Hazparne

urria 9, 2019 | 0 Komentarioak

Territorio Autobusesek eskeinitako espaziyua. Iparraldean Barna, York Berria eta Aingeruak; Adolfek hortz sendagilearen kontsultan kuiatxoak sukaldatu zituenekoa.    

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 380 – orekari eutsiz

urria 7, 2019 | 0 Komentarioak

Hementxe uzten dizuegu atsegin handiz jorratu dugun kurtso honetako bigarren alea. Honetan ere musika estilo anitzei eskainitako ordubeteko programa berezia landu dugu. Gaurkoan, doo-woop-R&B-soul-garage-funk-rock-soul-afro-funk-latin-jazz-brazil-boogie-punk-power-pop-reggae party ederra osatu dugu. Denbora gehiago edukiko bagenu abesti gehiago sartuko genituzke baina… Bitartean, arindu aldaka hoiek eta askatu burmuinak! (margolana: Txema Parnaso) 0- Keetie and the Kats – Way Out […]

irakurri gehiago →

Gaurko irratsaioan, ohiko lez, albisteak, agenda eta disko nobedadeak errepasatu ditugu. Gainera, Physis versus Nomos taldeko Beñat Antxustegi elkarrizketatu dugu, proiektuaren bigarren diskoa den “Arraro nioenean” artelanari buruz hitz egiteko.  

irakurri gehiago →