HALA BEDI IRRATIA

ZURIA BELTZEZ – 390 – oinazeei sua!

4 urtarrila, 2020 | 0 Komentarioak

Urteari merezi duen hasiera emateko, belarriak eta ipurdiak epeltzeko moduko sesioa prestatu dizuegu. Azkenaldian pairatu ditugun gaixotasun eta ajeak gaindituta, prest gaude maite ditugun soinuei oihartzuna ematen jarraitzeko. Gaurkoan, boogaloo instrumental, folk antifaxista, R&B biblikoa, soul krepuskularra, garage zaratatsua, popcorn sorgindua, funk-rock zorrotza, soul enpatikoa, honky tonk country lohitsua, afro-funk psikodeliko musulmana, lovers reggae goxoa […]

irakurri gehiago →

2019ko azken irratsaio honetan, urte osoan zehar gure mikroetatik pasa diren talde eta bakarlariak izan ditugu mintzagai. Ez dira gutxi izan gurean izan ditugun artistak: Wood Strings, Doctor Sax, Dr. Maha´s Miracle Tonic, La Banda del Abuelo, Nublia, Ziklone, Joseba Irazoki eta Lagunak, Physis versus Nomos, Mockers, Dupla, Pelax, Occhi di Farfalla eta Viborv. 2020an […]

irakurri gehiago →

BERTXOKO ft. Hassan Al-pilota

18 abendua, 2019 | 0 Komentarioak

ZURIA BELTZEZ – 389 – bertsio bikoiztua

16 abendua, 2019 | 0 Komentarioak

Irratsaio honetan bertsio bitxiak aukeratu ditugu ordubetez. Kanta ezagun eta ez horren ezagunen bertsio ederrak aurkezten dizkizuegu. Besteak beste, musika estilo hauek izan ditugu entzungai: funk-rock instrumentala, R&B, blues, twist, rockabilly, northern soul, jazz-funk, garage-rock, funk-soul, brazil, garage-punk, reggae eta ska. Espero dugu gogoko izatea hamairu abesti berezi hauek… Ikasi, berdefinitu, transmititu! 0- Manuel Gas […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 388 – makina bat kanta

9 abendua, 2019 | 0 Komentarioak

Estilo musikal anitzen aberastasunaz gozatzeko sesio supersoniko berria jorratu dugu. Gaurko programarako, funk instrumental arina, R&B zoro jatorra, funk izerditsu zikina, R&R borobil astindua, soul-pop dotore bikaina, beat mitikoa, soul boteretsu erraldoia, pop-funk psikodeliko gozoa, garage-glam paganoa, boogaloo bizi alaia eta amaitzeko, ska garaikide maitagarria. Belarri zorrotzenak astintzeko moduko abesti bikainak! Sartu, probatu, errepikatu! (argazkian: […]

irakurri gehiago →

HIRU KORTXEA: Willis Drummond – Zugzwang

6 abendua, 2019 | 0 Komentarioak

Atzo eman zioten hasiera Durangoko Azokaren 54. edizioari, eta gaurko saioan errepaso ederra eman diogu bertako erakusmahaietan topatu ahal izango ditugun nobedadeei zein bertako Ahotsenean izango diren zuzeneko emanaldiei. Willis Drummond taldea bertan izango da, haien azkenengo lana den ‘Zugzwang’ aurkezten. Zebrabideako lagunek taldeari egindako elkarrizketa entzungo dugu programaren ekuadorean, diska berri honen nondik norakoak […]

irakurri gehiago →

ERRO TA BERRI – Durangoko Azoka 54. Edizioa

6 abendua, 2019 | 0 Komentarioak

Asteburu honetan Durangoko Azokan topa daitezkeen hainbat nobedade izango dira saio honetako osagaiak. Beraz gurekin geratuta euskal labela duten folk eta folk-rock diskoak dastatuko dituzu. Erabilitako abesti zerrenda: 1) Artze Anaiak “Xoxoa-Baga biga higa”, 2) Oreka TX “Txin”, 3) Juanjo Otxandorena “Itsu gaisoa”, 4) Alos Quartet “Eguzkilore”, 5) Olatz Zugasti “Neguko arratsalde batean”, 6) Thierry […]

irakurri gehiago →

Bertxoko is never enough

4 abendua, 2019 | 0 Komentarioak

1/07 │ Soul pilula potea; nobedadeak

3 abendua, 2019 | 0 Komentarioak

Bi asteko isilunea eta gero, golkoa bete nobedade gatoz Klask!eko ume basatiok. Hortaz, 7. saioa honetan, soul eszenako eta gertukoen disko berriak izan ditugu hizpide. Big Crown zigiluak utzitako nobedadeak: Lee Fieldsen “single digital” berria, “Brainstory”, Buck taldearen lehenengo iraupen luzekoa, eta Crown Jewels vol. 1 bilduma. Pama International, The Shoots, Freedonia, Shiny Red Mood […]

irakurri gehiago →

ZURIA BELTZEZ – 387 – zirt eta zart

2 abendua, 2019 | 0 Komentarioak

Egarri musikala asetzeko edari freskagarri berria prestatu dizuegu. Gaurko edabe miragarri honetan, R&R zikina, jazz-funk dotorea, popcorn R&B dramatikoa, garage sorgindua, soul goxo-goxoa, northern soul argitsua, glam-rock lizuna, disco tropikala, samba eroa, reggae elegantea eta ska-reggae pozgarria nahastu dugu. Edan, osatu, eragin, piztu! 0- Ramsey Lewis – Wade in the water 1- Tic & Toc […]

irakurri gehiago →