Asteburuan ze eingou

Asteburuan ze eingou

no image

ASTEBURUAN, ZE INGOU? Pirinioetatik behera…

maiatza 22, 2015 | 0 Komentarioak

hauteskundeekin gogaiturik (ez)zaudetenontzat, plan ederra Agusek, Agurrek, Iosuk eta Apolok ekarri digutena. Ibilbide atsegina Zuberoako Arbailetatik barna, euskal bixkotxa (pastela) egiteko aholku eta urratsak, Anari kantariaren azken lanaren nondik norakoak, Urdiñarben izango den Müsikaren Egünaren 26. edizioaren aipuak… eta nola ez, Mieltxoren Agenda bete betea. Den-dena, zure plazer egiteko, entzule!

irakurri gehiago →
no image

ASTEBURUAN, ZE INGOU? Ezagutzen al duzue…

maiatza 15, 2015 | 0 Komentarioak

Bizkaiko “esklabe” eta hiri bakarra den Urduña? Eta bertatik Txarlazora joateko manera? Ba al dakizue “otxomaioak” asteburu honetan segitzen dutela? Baduzue Bide Lapurrak taldekoek plazaratu duten “Zenbat negar bazterretan” diskaren berririk? Muskuiluak prestatzen ikasteko jakin-minik bai? Gainontzeko eskaintzak astebururako zertan diren… Zatoz gurekin! Iosu, Agur, Agus, Mieltxo eta Apolo.

irakurri gehiago →
no image

ASTEBURUAN, ZE INGOU?

maiatza 9, 2015 | 0 Komentarioak

Proposamen ugari Agurtzanek, Iosuk eta Apolok eskaini dizkigutenak: Ezpeletatik abiatuta Uztaritzeko ohiana ezagutzeko aukera; antxoak, patata eta alberjinekin, prestatzeko errezeta; Skasti taldearen Maskarak diskarekin gozatzeko manera; Etxeberria anaien “Gizon gogorraren sekretua” liburuan murgiltzeko parada, eta nola ez,Herri Urratsera hurbiltzeko aupada. Mieltxoren agendak borobiltzen du emanaldia.

irakurri gehiago →
no image

ASTEBURUAN, ZE INGOU?

maiatza 1, 2015 | 0 Komentarioak

Erronkaribarra bisitatzeko proposamena ekarri digute Iosuk, Agurtzanek eta Apolok: bertako herrixketan murgildu eta larunbatean Burgira, “Almadiero Eguna”ren harira! Sukaldean jarduteko barazki kontuak gaurkoan, eta musikaz gozatzeko “Kalakan” taldekoak protagonista. Bukatzeko, agenda zabala Mieltxoren eskutik.

irakurri gehiago →
no image

ASTEBURUAN, ZE INGOU?

apirila 24, 2015 | 0 Komentarioak

PlayPlay

Mugakide eta nafar bilakatzeko proposamen zenbait apirileko azken astebururako. Izpegiko mendatetik Auzako kaskora joateko ibilbide ederra burutu ondoren, “zikiroa” prestatzeko zenbait gomendio; belarriak gozarazteko musika Arrasateko “Governors” taldekoek ekarri dute eta Baigorriko aurtengo “Nafarroaren Eguna”rekin bat egin dezagun hainbat adierazpen. Ahor ba, Agurtzane, Apolo, Mieltxo eta Iosuren proposamenak.

irakurri gehiago →
no image

ASTEBURUAN, ZE INGOU? “Cuando vamos.”..

apirila 17, 2015 | 0 Komentarioak

Bai, badakizue nora, ezta? Bada ez Santa Maña egunian, baizik eta larunbata honetan bertaratzeko gomita luzatu digute Agus, Apo, Agur eta Iosuk, bertan “Euskaraz Bizi Eguna” ren seigarren edizioa burutuko baita; eta horren aitzakiara, ibilbidea ere Legutio eta Otxandio artekoa dugu gaurkoan; makallaua patata eta piper saltsarekin nola prestatu eta musika doinuak “Batu” taldekideen “Bai” […]

irakurri gehiago →

.. eta gehiago proposatu dugu gaurkoan. txangoa “Errobi eta Baztan errekak” bisitatzen; Errezeta, arroza beltza; Sei urte taldeko “Profit” kanta berria; Aulestiko Artedrama, Maskarada Hokin, agenda eta gehiago benetan.

irakurri gehiago →
no image

ASTEBURUAN, ZE INGOU? Prozesio eta…

apirila 4, 2015 | 0 Komentarioak

    …Via Cruzisetatik aparte ibili nahi duzuela? Bada, zatozte gurekin! Iruñeko karriketan barna euskararen ibilbidea proposatu digute Agus, Agur, Iosu eta Apolok. Postrerako errezeta goxoarekin batera, Piztiak taldearen “U” izeneko azken diskoaren doinuak ere entzungai dituzu lagun; Iñaki Irasizabalen azken liburua, “Aita Gurea”, pazko asterako gomendioen artean, eta azkenik, igandean ospatuko den Aberri Egunaren […]

irakurri gehiago →
no image

ASTEBURUAN, ZE INGOU? “Ika, ika, ika…

martxoa 27, 2015 | 0 Komentarioak

…badator Korrika”, eta horretan egongo gara Iosu, Agur, Agus eta Apolo; beraz, hauxe gure astebururako gomendio berezia. Baina baduzue, jakina, beste zenbait proposamen: Trebiñoko mugetan Ayuda errekaren bazterretan gozatu, arrain- zopa nola egin ikasi, “Harrapazank” ekimenaz jabetu… eta nola ez, Mieltxoren agenda zabaletik gustokoen dituzuenak aukeratu. Biba asteburua!  

irakurri gehiago →
no image

ASTEBURUAN, ZE INGOU? Mugaz bestaldeko…

martxoa 21, 2015 | 0 Komentarioak

… lurrinak ekarri dizkigute gaurkoan Agusek, Agurrek, Iosuk eta Apolok. Txingudiko badia eta Abadia gaztelua bisitatzeko hainbat zehaztapen; ahate- gibela sagardoarekin nola prestatu; Auxtin Alkat-en azken diskaren nondik norakoak; Korrikaren hastapen eta ibilbidea larunbata- iganderako…Eta gainontzeko agendari dagozkionak, Mieltxoren eskutik datozkigu gaurko “Asteburuan, ze ingou?” proposamenez beteriko emanaldian. Goza eta hauta!

irakurri gehiago →