Asteburuan ze eingou

Asteburuan ze eingou

no image

ASTEBURUAN, ZEINGOU? Udagoieneko Ostera

azaroa 13, 2015 | 0 Komentarioak

Aste honetako proposamen berezia….Udagoieneko Ostera. gero, asteburu honetan Enkarterri aldera joko dugu ibilbidea egitera, hain zuzen ere Karrantzara. Horretaz gain, sukaldean sartuta indabak prestatzeko era berezia, irakurtzeko Unai Elorriagaren “107 KIWI” , entzuteko Peiremans taldearen azken diskoa. Eta bukatzeko, asteburuko agenda oparoa.

irakurri gehiago →

Asteburu honetan “Jentilen etorrera” ospatuko dute Ataunen, eta bide batez, Ataungo San Martin eta San Gregorio auzoetatik ibilbidea egiteko aprobetxatuko dugu. Horrekin batera , betiko moduan, errezeta ( Tipula zopa ), liburua    ( Pirritx eta Porrotxen bilduma berria), diskoa ( Izaki Gardenak ) eta bukatzeko agenda jorratuko ditugu.

irakurri gehiago →
no image

ASTEBURUAN, ZEINGOU? Mutrikuko Gau baltza

urria 30, 2015 | 0 Komentarioak

Asteburu honetan Mutrikuko Olatz auzora hurbilduko gara ohiko ibilaldia egitera eta “Gau baltza” ezagutzera. Horrekin batera, betiko legez, errezeta ( pistoa ), liburu gomendatua ( Karmele Jaioren ” Orain hilak ditugu” ) eta diskoa ( Imuntzo eta Beloki ) eta asteburuko agenda jorratuko ditugu. Saioan parte hartzen dugunok Agurtzane Rementeria, Leire Amarika, Xabi Ugalde, Isidro […]

irakurri gehiago →
no image

ASTEBURUAN, ZEINGOU? Kirikoketa festa Arizkunen

urria 23, 2015 | 0 Komentarioak

Asteburu honetan Baztan aldera joango gara. Bertan Arizkun Handia Ibilbidea egingo dugu eta herrian ospatuko duten Kirikoketa Besta bertatik bertara zer den ikusteko parada izanen dugu. Horrekin batera, betiko moduan, errezeta ( sagar erreak ), liburua ( Jasone Osororen “12etan bermuta” ), diskoa eta asteburu honetarako agenda jorratuko ditugu.

irakurri gehiago →
no image

ASTEBURUAN, ZEINGOU?

uztaila 10, 2015 | 0 Komentarioak

Txango bat Bernedoko mendietara, Pizza prestatuko dugu, Elbereth taldea entzun, J. Belamunoren “Ukabilak eta loreak” liburua, eta proposamenak: Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia, eta Sanferminak. Eta bukatzeko, Agenda. Asteburu on pasa !

irakurri gehiago →
no image

ASTEBURUAN, ZEINGOU? EHZ festibala Lekornen

uztaila 3, 2015 | 0 Komentarioak

Horixe da aste honetako proposamen nagusia: hiru egunez, musikaz,antzerkiaz, dantzaz, eztabaidaz… Lekornen gozatzea. Eta horrekin batera beste proposamen batzuk baditugu: Lapurdiko hondartzak, Amaiur mendia, “Piper beteak” sukaldatzea, The Uskis entzutea… Ohiko taldea oporretan dagoen arren, asteburua ondo prestatzeko proposamenak ez dira faltako Bilbo Hiria Irratian. Argazkia: (Pierre Balacey / EHZ).

irakurri gehiago →
no image

ASTEBURUAN, ZE INGOU? San Joan, joan zan…

ekaina 27, 2015 | 0 Komentarioak

eta sanpedroak ate joka! Partaide ugari gaurko programan: Isabel, Iosu, Isidro, Agustin, Apolo, Mieltxo… Gorbeiara eraman gaituzte, sukaldean murgilarazi ondoren Anari entzuteko gomendioa; larunbatean “zapato azule” Ondarrun eta Jul Bolinagari omenaldia Arrasaten; sanpedroak eta gainontzeko agenda ere presente “Asteburuan, ze ingou” emanaldian.

irakurri gehiago →
no image

ASTEBURUAN, ZE INGOU? Proposamen ugari…

ekaina 12, 2015 | 0 Komentarioak

Agurtzanek, Agustinek, Isabelek eta Iosuk landu dituztenak; itzuli erraz eta bitxia Guardiako aintziretatik, bildotsa txilindron erara prestatzeko errezeta, trikiti doinu goxoak belarriak eta ankak arintzeko edota larunbatean Bilbon izango den “Munduko Arrozak” egun- pasarako albisteak. Mieltxoren agenda osagarria ere bertan duzu lagun. Ondo igaro asteburua!

irakurri gehiago →

Ludikotik jo dute, ohi bezala, Iosuk, Agusek, Agurtzanek eta Apolok. Leungane mendiaren altzotik ankak astindu, txangurro betea prestatu eta dastatu, Garazi Kamioren “Beste norbaiten zapatak” liburuari bistadizoa eman, LAIN taldearen “Tximeletak” diskoarekin belarriak gozatu eta Ibarrekolandako jaietan murgildu. Zer deritzozue?

irakurri gehiago →
no image

ASTEBURUAN, ZE INGOU?

maiatza 29, 2015 | 0 Komentarioak

Bilborako plana egin digute oraingoan proposamenez beteriko programa hontako bost partaideek. Erreka bazterrean zehar, San Antonen hasi eta Euskaldunaraino dauden zubien historia kontuan hartuz, ibilbide urbanoa gaurkoan; “onddo risotto”a prestatzeko ezinbesteko aholkuak; igandean izango den Ibilaldiaren nondik norakoak, eta azkenik agenda luze- zabala. Goza dezagun asteburua!!!

irakurri gehiago →