Ttirriki Ttarraka Hankak Lurrean

Gaurkoan gai interesgarri baina gutxitan hitz egin den bati heldu diogu Aitziber Sarobe Arkamurkako kidearekin, hain zuzen, arrantzaren etorkizuna eta eredu jasangarri baterantz nola abiatu. Honetarako martxoaren 2an egin ziren jardunaldi batzuk izang ditugu abiapuntu: Ondarru 12 milla deiturikoak. Bestetik Otaza auzoan(araban) dagoen GaraiON egitasmoaren berri izateko Amaia Gabilondorekin egon gara hizketan. Jadanik 10 urte pasa dira […]

irakurri gehiago →

Gaurko ttirriki ttarraka(hankak lurrean) irratsaioan  Arzank chef handia izan dugu kolaborazioen tartean. Garaiko elikagai eta errezeten txokoan orburua edo alkatxofa izan dugu mintzagai. Bestetik, elkarrizketaren tartean Itziarra joan gara eta bertakoa de Olabeko arrautza ekologikoen ustiaketa ezagutzeko aukera izan dugu. Honetaz gain arrautzen etiketapean dauden desberdintasunak, oiloen elikadura,  espazioaren kudeaketa eta beste hainbat kontu izan ditugu, tartean […]

irakurri gehiago →

Gaurko ttirriki ttarraka irratsaioa senda belar eta basa landareen ingurukoa izan da. Lehenik, Sara Letamendia aizarnarrak ohiko kolaborazioen atalean belarlatzaren inguruan aritu zaigu. Orantxe bertan jaso dezakegu basa landare hau, jangarria gainera eta hainbat onura dituena barne erabileran batez ere. Bestetik, Jone Aldabaldetreku izan dugu elkarrizketaren atalean. Basare basa landareen produktu eta tailerren inguruko informazioa eskaini digu.

irakurri gehiago →

Gaurko ttirriki ttarrakan ardoaz aritu gara, hain zuzen, Candido Besako Estirekin. Eskuernagan dute bodega eta ardo ekologikoan oinarria. Berarekin arabar errioxaz, elikadura burujabetzaz, feminismoaz eta beste hainbat gairen inguruan aritu gara. Izan ere, badirudi modan jarri dela eskutan kopa hartu eta han edo hemengo ardoen gainean ezpainak bustiz ezpainak dantzan jartzea. Ba al dakigu ordea, […]

irakurri gehiago →

Martxoan zehar ttirriki ttarraka(hankak lurrean) irratsaioan emakumea eta lurra lantzen saiatu gara. Honetarako, gaurkoan Aitziber Sarobe izan dugu ohiko kolaborazioan. Eko feminismoaren inguruan aritu zaigu Aitziber, feminismoa eta ekologismoa uztartzen dituen ideologia honen berri izateko aukera izan dugu beraz. Bestetik, Itziar aldera jo dugu eta baratzagintza ekologikoan lanean diharduen Mirian Arrizabalaga izan dugu gela arroxean. […]

irakurri gehiago →

Hileko azken ostegunetan egiten dugun bezala ttirriki ttarrakan(hankak lurrean), hilabeteari errepasoa eman diogu lehenik, lurraren inguruko  gora behera zenbait iruzkinduz. Bestetik, Hernani aldera jo dugu elkarrizketa nagusiaren tartean. Karabeleko proiektuaren berri emateko Oier  Iurramendi izan dugu.  Karabeleko irabazi asmorik gabeko egitasmoa izateaz gain, Esperimentazio zentro irekia da, bai publikoarentzat eta bai barazkigintza ekologikoaren sektoreko profesionalentzat, helburua nekazaritza ekologikoa […]

irakurri gehiago →

Gaurko ttirriki ttarraka(hankak lurrean) saioan oi bezala  kolaborazioen atalean  Sara aizarnarra izan da gurean. Kardabera eta txikoria izan ditu hizpide. Jangarriak diren landareak ditugu hauek, beraz hainbat erabilpenetarako baliagarriak, eta osasunerako mesede harrigarriak dauzkana: hezurretarako, zainetarako, azalerako… Bestetik gaurko elkarrizketa nagusian sakana aldera jo dugu, Aritz Ganboa  artzaina izan dugu hain zuzen ere. Bera Albi […]

irakurri gehiago →

Gaurko ttirriki ttarraka irratsaioan kolaborazioen atalean Aitziberren tartea izan dugu.  Nekazaritza industrializatua eta transgenikoen erabilpena izan dugu hizpide. Bestetik elkarrizketa nagusian Zeberioko Jon izan dugu Maskilu kontserbera kolektiboaren berri emanez. Hain zuzen Arratia-nerbioko nekazari eta ekoizleei aukera bikaina eskaini diete ekimen honen bitartez euren barazki, fruitu eta perretxikoekin kontserbak egiteko, modu herrikoi batean.

irakurri gehiago →

Aste honetako ttirriki ttarrakan(hankak lurrean) senda belarren atalari ekin diogu lehenik. Bertan, Sara Letamendia aizarnarrak pasa den eguneko katarro, eztul eta biriken gaineko landareei beste erabilera batzuk eman dizkio. Gogoratu abenduko kolaborazioan, plantaina, ezkaia eta zolda belarrarekin osatu zuela besteak beste negurako jarabe aproposa. Oraingoan ordea hauekin bestelako erabilerak aipatzeaz gain, asuna bertaratu digu. Askotan ume eta  […]

irakurri gehiago →

Gaurkoan bi gai interesgarriren bueltan aritu gara irratsaioan. Lehenik Aralarko parke naturalera joan gara Aitziber Sarobe Arkamurkako kidea eta biologoa dugula gidari, hain zuzen, azken urteetan hainbeste zeresan sortu duen artzainen pisten auziaren inguruan sakontzeko. Bestetik puri-purian dugun  beste gai bati heldu diogu, zer jaten dute gure haurrek jantokietan, nola eraldatu catering zerbitzuekin sortu den […]

irakurri gehiago →