97 IRRATIA

97-irratia

Lurraldea berreskuratu: Sector de Mujeres, Guatemala

ekaina 16, 2017 | 0 Komentarioak

Tita Godinez,  Guatemalako  Emakumeen Sektorea Aliantza Politikoaren kidea da. Gaurko irratsaioan, lurraldea berreskuratzeko emakumeen antolaketa azaltzen digu, non bereizten duten gorputza, lurra, historia eta natura. Beraien borrokak eta erresistentziei buruz mintzatu genuen. https://ia801503.us.archive.org/23/items/20170605LurEtaMurmurSectorDeMujeres/20170605%20LurEtaMurmur%20SectorDeMujeres.ogg

irakurri gehiago →

Gasteizko auzo Errekaleorri argia moztu zioten maiatzaren 18an. Hortik aurrera, inoiz itzali den indar bat berpiztu egin da: burujabetza, erresistentzia, elkartasuna eta herri boterea. Jon Iriazabalek hau dena nola gertatu den azaldu digu gaurko elkarrizketan, eta baita, larunbatean antolatu duten manifestazio mundiala, non herrien aldarrikapen guztiak egongo diren. Hantxe ikusiko dugu elkar! https://ia601503.us.archive.org/24/items/20170601LurEtaMurmurERREKALEOR/20170601%20Lur%20eta%20Murmur%20ERREKALEOR.ogg

irakurri gehiago →

HERRIAK BIZIRIK! La Selba aurrera!

maiatza 18, 2017 | 0 Komentarioak

1966an, La Selba etxea hutsik geratu zen, Ebroko Ur Konfederazioak (CHE) biztanleei jabetza kendu zienean, Aragoiko iparraldeko hainbat herri txikirekin gertatu zen bezala. 2010ean, lagun-elkarte bat  hasi zen etxea birgaitzen eta inguruko ortuak, fruta-arbolak eta olibondoak berreskuratzen. Baina dirudienez, Konfederazioak eta instituzioek “ez dute nahi jende autonomoa mendietan, kontsumitzaileak baizik”. Gaurko elkarrizketan, La Selbako kide […]

irakurri gehiago →

Lur eta Murmur: Elikaduraren etorkizuna

maiatza 5, 2017 | 0 Komentarioak

Pasa den astean Gasteizen egon ginen, Elikadura21 Nazioarteko Hizketaldian. 100 hizlari baino gehiagok eztabaidatu zuten, elikaduraren etorkizuna eta nekazaritzaren erronkei buruz. Horietako biren aurkezpenak ekarri ditugu: Mamen Cuellar, ISECko kidea eta Saioa Iraola, Bilgune Feministakoa. Zer motako aliantzak sortu? Nola ulertu elikadura osasuntsua? Nola jabetu gure gorputzaz? Hausnarketa hauek eta gehiago gaurko Lur eta Murmur […]

irakurri gehiago →

Baserritar mugimendua Indian

apirila 20, 2017 | 0 Komentarioak

Indian, nekazaritza munduan ere barneratuta daude kasta-sistema eta genero zapalkuntzak. Hala ere, gero eta eztabaida sakonago bat egiten ari da baserritarren mugimenduan, bereziki hegoaldean, honi aurre egiteko eta berdintasunezko harremanak bultzatzeko. Esti Redondo, agroekologia formakuntzetan aritua, hiru hilabete igaro ditu Indiako La Via Campesinako bi erakundeekin, eta honi guztiari buruz hitz egin dugu berarekin gaurko […]

irakurri gehiago →

ZEIN DA GIPUZKOAKO TOKIKO NEKAZARIEN AZOKEN ERAGINA?

otsaila 24, 2017 | 0 Komentarioak

Gipuzkoako 10 azoketan egindako ikerketaren arabera, azokek emakume aurpegia dute; azoketan saltzen duten baserritarrek eskala txikiko ekoizpen dibertsifikatuak dituzte; eta herritarrak kalitatezko elikagaiak eta bertako produktuak erostera gerturatzen dira. Ikerketa honen ondorioei buruz hitz egin dugu gaurko Lur eta Murmur irratsaioan, Mirene Begiristain EHUko irakaslearekin eta Landaola – Gipuzkoako landa garapen elkarteen federazioko azoken koordinatzailearekin, […]

irakurri gehiago →

Elikadura Burujabetzaz kezkaturik dauden Bilboko zenbait pertsona LABORE BILBO proiektu berria martxan jartzen ari dira. Helburuen artean honako hauek dituzte: bertoko produktuak eskaintzea, agroekologia sustatzea, salmenta zuzena bideratzea eta ama lurra defendatzea.  Udazkena baino lehen denda irekitzeko asmoarekin, 600 bazkide lortzeko kanpainan daude orain. Joseba Martin kideak xehetasunak kontatzen dizkigu gaurko irratsaioan. Info gehiago www.laborebilbo.eus […]

irakurri gehiago →

LUR ETA MURMUR Antolatu behar gara!

urtarrila 27, 2017 | 0 Komentarioak

Pasa den ostiralean, Baserritik Mundura ikastaroko Basurbeak lantaldeak aurkeztu zuen egindako ikerketa: produktu agroekologikoen komertzializazioa Bizkaian eta Nafarroan. Gaurko irratsaioan, Sandra Fernandezek  eta David Lopategik partekatu dituzte ateratako hainbat ondorio garrantzitsu: produktu hauek gero eta toki gehiagotan aurkitu nahi baditugu, proiektuak kolektibizatu behar ditugu, eta, beraz, elkar ezagutu eta antolatu ere bai. https://ia801503.us.archive.org/17/items/20170126LurEtaMurmurBasurbeak/20170126%20Lur%20eta%20Murmur%20Basurbeak.mp3

irakurri gehiago →

LUR ETA MURMUR Erosketa Publikoa Nafarroan

urtarrila 13, 2017 | 0 Komentarioak

Ia urtebete pasa da Nafarroan ospatu zenetik Elikadura Burujabetzari buruzko Parlamentu Irekia. Ordutik aurrera, Erosketa Publikoa Nafarroan lan taldea sortu eta martxan jarri zen helburu batekin: Nafarroako administrazioek sartu ditzaten gertutasun, ekologiko eta garaiko kriterioak elikagaien erosketa publikoetan. Beren ibilbideari buruz hitz egin digu gaurko Lur eta Murmur saioan taldearen kide Garbiñek. 2017ari aitzurra sartzeko […]

irakurri gehiago →

“Gure etorkizunerako eredua agroekologian oinarritzen da”. Eredu honetan feminismoak eta elikadura-burujabetzak ekartzen dituzte bizitza erdigunean mantentzeko behar diren tresnak. Honi guztiari buruz hitz egiten digute Etxaldeko Emakumeen Taldeko kide Malu, Maite, Miriam, Gotzone eta Alaznek, gaurko Lur eta Murmur irratsaioan. https://ia801506.us.archive.org/10/items/20161201LurEtaMurmur/20161201%20LurEtaMurmur.mp3

irakurri gehiago →