97 IRRATIA

97-irratia

Lur eta Murmur: Intervegas

13 urtarrila, 2020 | 0 Komentarioak

Intervegas Federazioa 2015ean sortu zen, Granadan, “Elikadura Burujabetza, ingurumen hezkuntza eta lurraldearen iraunkortasunaren alde” aldarrikapenenpean. Bertan, Estatu espainoleko erkide guztietako lehenengo sektorearekin zerikusirik zeukaten ordezkariak batu ziren eta 10 puntutako Ituna sinatu zuten. Bertan, hurrengo konpromezuak jasotzen zituzten, besteak beste: – Lurraren babesa eta honetarako behar diren beste arau aldaketak egitearen beharra. – Lehenengo sektorearen […]

irakurri gehiago →

LUR ETA MURMUR: Sustraiak Catering

12 abendua, 2019 | 0 Komentarioak

Urtearen bukaera beti lotu izan dugu elkar-topatzearen ohiturarekin, bat egitearekin, ospakizunarekin. Gabon festak laster gurera datozkigula oharturik, data hauetan ospatuko ditugun hainbat bazkari/afariak tokian tokiko, sasoikoak eta ekoizpen agroekologian oinarritutako produktuekin egin ditzakegula aldarrikatu nahi dugu Lur eta Murmur irratsaiotik. Elikadura Burujabetzaren aldeko eguneroko borrokan, eragile ugari eta anitz daude. Baserritarrak subjektu nagusia izanik, badira […]

irakurri gehiago →

Zer eta nola erosten dugu?

28 azaroa, 2019 | 0 Komentarioak

Gaurko Lur eta Murmur irratsaioan, EHkolektiboak bultzatutako ikerketa aztertuko dugu:  Agroekologiaren erosketa ereduak. Kontsumo-taldeak, azokak, saltoki txikiak, kontsumo-kooperatibak, sareak… hamaika bide dira agroekologian ekoizten dutenek eta herritarrek aurkitu dituztenak produktuak saltzeko, erosteko edo elkartrukatzeko. Euskal Herrian bide horiek aldatuz joan dira, eta gaur egun formula desberdinak aurkitu ditzakegu, lurraldearen, landa eremuarekiko gertutasunaren, hiriaren tamainaren eta […]

irakurri gehiago →

LUR ETA MURMUR: “Erroa eta Geroa” Dokumentala

19 azaroa, 2019 | 0 Komentarioak

Gaurko irratsaioan Sorginatxurrak ikasle–taldearen kidea den Maribi Ugarteburu izango dogu gurekin, Baserritik Mundura ikastaroaren baitan bere taldeak eginiko ikerketa-ekintza-parte hartzaileari dokumental forma eman diotelako –  “Erroa eta Geroa” – eta egun hauetan hainbat herrietatik emanaldiak eskaintzen ari direlako. Ikus-entzunezko lanean belaunaldi ezberdineko emakume baserritarren testigantzak  jasotzen dituzte: Iparraldetik Hegoaldera, emakume baserritarrek bere lanaren inguruko hausnarketak, […]

irakurri gehiago →

LUR ETA MURMUR- Salda Badago!!

31 urria, 2019 | 0 Komentarioak

Iritsi dira Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak!! Bihartik hasita eta igandera arte, hiru mila emakume* baino gehiago elkartuko gara Durangon eztabaidatzeko, hausnarketa egiteko eta ospatzeko. Matxismoa, faxismoa, arrazakeria, kapitalismoa, lesbofobia, transfobia… hil eta gero, salda bero! Eta bazkaltzeko ere salda egongo da… agroekologikoa! Gaurko irratsaioan, Vane Calvok eta Lur Moraguesek, Arrazolako Amillena Tabernako kideek, azaldu […]

irakurri gehiago →

Semillas para Venezuela, Semillas para el Maizal

19 ekaina, 2019 | 0 Komentarioak

Venezuelako El Maizal komunako kideek, urteurrena ospatzen dute aurten. 10 urteko erresistentzia: herri autogestioa, ekoizpena eta ondasun komunen kolektibizatzen. Baina kapitalaren erasoen aurrean, egoera zail batean daude, bereziki haziak lortzeko. Euskal Herriko hainbat eragile internazionalistek elkartasun kanpaina abiatu dute. Gaur Saul Curtokin hitz egin dugu El Maizal eta kanpainari buruz.

irakurri gehiago →

Bidasoa Km0 proiektua abiatu berri da, Hondarribiko eta Irungo elikadura-kateko eragileen artean, tokiko elikadura garapenerako banaketa- sistema sendo bat sortzeko helburuarekin.  Dornaku Lanzekin hitz egin dugu gaurko Lur eta Murmur irratsaioan egitasmo honi buruz.

irakurri gehiago →

Martxoaren 15ean,  Ekoaldek ateak ireki zituen. Noainen kokatuta, Nafarroako ekoizpen ekologikoa bildu, banandu eta logistika guztia kudeatuko duen gunea izango da.  53 ekoizlek bultzatu dute hasiera hau, jatetxe, eskola-jantoki eta komertzioei zuzenduta. Egitasmoaren xehetasun guztiak Asier Irazoki Ekoaldeko koordinatzaileak kontatu dizkigu Lur eta Murmur irratsaio honetan.

irakurri gehiago →

Landa eremuko emakumeek badute zer esaterik

14 martxoa, 2019 | 0 Komentarioak

Aurtengo Martxoaren 8an inoiz baino ozenago entzun ditugu herri txikietako eta landa eremuetako emakumeen ahotsak. Gaurko Lur eta Murmurren leku bat utzi diegu. Leire Milikuarekin egon gara, Abadiño eta Elorrioko landa-eremuko emakumeen inguruan egindako diagnostikoa aurkezteko, eta beraien aldarrikapenak azaltzeko.

irakurri gehiago →

ALEKA, zirrikituetatik ernetzen diren haziak

13 otsaila, 2019 | 0 Komentarioak

Azken hamarkadetan, haziak enpresa transnazional gutxi batzuen eskuetan daude. Gero eta zailagoa da bertoko eta kalitatezko haziak eskuratzea, eta beraz, geure lurraldearen bioaniztasuna eta baserrien autonomia bermatzea. Euskal Herrian proiektu desberdinak daude lanean hemengo barietateak ezagutzeko eta berreskuratzeko. Horien artean, Aleka Bioaniztasuna Elkartea sortu da,  urrats bat haratago emanez, hazien ekoizpen profesionala eta komertzializazioa bultzatzen […]

irakurri gehiago →