Search results for "ibon rodriguez"

Mikel Laboaren abestiekin hainbat taldek egindako bertsioak, Txinaurriak bilduman entzun daitezkeenak dira gaurko soinu bandatzat hautatu ditugunak. Eta Laboa mitikoari buruzkoak ekarri ditugu gaurko sormenaren tartera ere. Izan ere, Ibon Rodriguez musika kolaboratzaileak Laboaren belarria izeneko saioaren bidez, artistaren obran sakontzen du, musikarekin zuen harremana aztertuta jaso zituen eraginetatik eta berak sortu dituen eraginetara. Saio […]

irakurri gehiago →

Aste gutxian trap queen ezaguna bihurtu omen da Tania Chanel abesalri gaztea. Lelo indartsuko abestiak egiten ditu, eta diruaz, kaleaz zein emakume independenteez idazten ditu kanten hitzak. Ba artista hori ezagutzeko aukera izan dugu gaurko saioan, zehazki, Halabedi irratiko Jon Aranburuk hitz egin du Chaneli buruz Ibon Rodriguez musika kolaboratzailearekin.

irakurri gehiago →

The Fall taldearen musika ekarri digu Ibon Rodriguezek

maiatza 12, 2016 | 0 Komentarioak

Gaurkoan musika kontuak ekarri dizkigute Jon Aranburu Halabediko esatariak eta Ibon Rodriguez musika kolaboratzaileak sormenaren tartera. Mark Smith buru duen The Fall rock talde ingelesaz hitz egin behar digute, post-punk mugimenduaren baitan kokatzen den estiloa, beraz. Taldea 1977an sortu zuten eta melodiatik gutxi duen soinua egiten dute, teklatuen eta gitarraren erabilera baliatuz.

irakurri gehiago →

90 urte zituela zendu zen urtarrilaren 5ean Pierre Boulez (Montbrison, Frantzia, 1925) konpositore garaikidea, Alemaniako Baden-Baden hirian. Sei urterekin hasi zen pianoa jotzen, eta 1946an konposatu zuen bere lehen sonata. Ensemble Intercontemporain orkestra ezaguna sortu zuen Parisen, eta nazioarteko orkestra ospetsuenetako batzuk zuzendu zituen. Haren inguruko kontuak eta zenbait abesti esanguratsu ekarri dizkigute gaur Jon […]

irakurri gehiago →

Alboka doinuak ekarri dizkigu Ibon Rodriguezek

azaroa 26, 2015 | 0 Komentarioak

Hilean behin edo hartzen dugu tartea Ibon Rodriguez musika kolaboratzailearekin hitz egiteko, zehazki, Halabedi irratiko Jon Aranburuk jotzen du beregana. Ba gaurko sormenaren tartera alboka musika instrumentuaren ingurukoekin batu da Rodriguez.

irakurri gehiago →

Ostegunetan sormen kontuei begira jartzen gara, eta gaur ere halaxe egin behar dugu. Gaurkoan, Halabedi irratiko esatari Jon Aranbururen eta Ibon Rodriguez musika kolaboratzailearekin bat egin dugu. Azkeneneko 40 urteetan 30 diskotik gora kaleratu ondoren, agur esateko erabakiaren berri eman zuen ekainean Oskorri musika taldeak, eta haren ibilbideari begiratu diote.

irakurri gehiago →

Ostegunetan sormen kontuei begira jartzen gara, eta gaur ere halaxe egin behar dugu. Gaurkoan, Halabedi irratiko esatari Jon Aranbururen eta Ibon Rodriguez musika kolaboratzailearen eskutik, Euskanta egitasmoa ezagutu dugu.

irakurri gehiago →

Ostegunetan sormen kontuez aritzeko tartea zabaltzen dugu Zebrabidean, eta gaur ere halaxe egin dugu. Halabedi irratiko estudioetatik lovers rock musika estiloaz aritu eta kantak proposatu dizkigute Jon Aranburu esatariak eta Ibon Rodriguez musika kolaboratzaileak.

irakurri gehiago →

Ostegunero kultur adierazpenez aritzen gara Zebrabidean, eta gaurkoan, Halabedi irratiko esatari Jon Aranburuk Ibon Rodriguez musika kolaboratzailearekin hitz egin du, Bartzelonako musika esperimentalaren inguruan.

irakurri gehiago →

Gaurko urrezko kantua, Who Knows Where The Time Goes?, Ingalaterrako Sandy Dennyk Fairport Convention bere talderako konposatu zuen 60ko hamarkadan, baina 1968an Judy Collins kanadarrak egin zuen bertsioa entzun dugu. Aurten berriro grabatu du, Stephen Stillsekin batera kaleratu duen Everybody Knows disko berrian. 60ko urteetan Stillsek, bere bikotea zelarik, Suite Judy Blue Eyes kantua egin […]

irakurri gehiago →