ZINEMA ITSUA – Arkamurkak badu bihotz zinezalerik

Arkamurka natur taldeak 50 urte bete ditu aurten eta taxuz ospatzen ari da. Urteroko egitarauaz gain, dokumental ziklo bat ere jarri zuen abian eta horretaz hitz egingo dugu Asier Aldalur eta Aitor Leizarekin. Ziklo horren barruan ikusitako filmez gain, tratatu diren gaiez ere arituko gara.

Ospakizuna ez da amaitu, ordea, eta maiatzaren azken astean ikusi ahal izango dugun Aranzadi Zientzia Elkarteak egindako Lurraren bidean dokumentala ere izango dugu hizpide; horretarako, egileekin jardungo dugu.

Gaurkoan, hortaz, natura eta zinema uztartuko ditugu. Ez galdu Zinema Itsua, 21:00etatik aurrera, FM 99.3an.

Hurrengo podcasta

TTIRRIKI TTARRAKA HANKAK LURREAN - Oarsoaldeko Labore elkartea eta abeltzaintza ereduaz

ol. Mai 17 , 2019