MBIM- Azkenean heldu gara !(ez dakizue trafikoa nola dagoen)

Published On 18 urtarrila, 2019 | By matxuramunduan | Matxura buruan eta ibili munduan

Eguberri biharamuna gainditu ezinean ibili gara oraintxe arte , eta batez ere irratiaren egoitza non demontre zegoen gogoratzea lan mardula izan da . Ta ikusiko dugu orain ze aurpegi jartzen diguten etxera bueltatzerakoan…ze agenda kontuak direla eta , urtezahar gabetik ez gara bertatik agertu. Azkenean norbait haserretuko da gurekin . Oraindik gogoan gaituen tikismikisen bat agertuko da , zihur , ze beti dago batenbat. Baina tira , barkamenean eskuzabalak izateko hezi gintuzten ikastola kontzertatu garesti eta monoino batean.

Like this Article? Share it!

Comments are closed.