PIPERPOLIS: Beheko Larraine “Manifestu bat” antzezlanaz eta Eztena liburuak

Gaurko saioan antzerkia izan dugu protagonista. Miren Tirapu aktoreak ostiralean estreinatuko du “ Manifestu bat” antzezlana. Taula gainean pertsonai bat, istorio bat baina hiru ahots agertuko zaizkigu. Pertsonaiak hiletarako gonbidapena egiten digu eta bertan bazterreko pertsonaiak bere azken hitzak eskainiko ditu. Umorea eta Kritika izango dira lan honen euskarri nagusiak. Kontraesanak abiapuntu nagusitzat hartuta, hitza eta ekintza batera sortzen joango dira. Tetsua Gaizka Sarasolak idatzi du.

Saioaren bigarren atalean Eztena liburuak izan ditugu mintzagai. Oreretako Mikelazulo kultur elkarteak antolatu ohi duen Eztena arte eszenikoen jaialdiak 10. urteurrena ospatuko dute aurten. Hori dela eta, ez ohiko hitzordua  egin zuten. Gala erraldoia antolatu zuten ekainean, hortaz gain  liburu bilduma berri bat jarri dute martxan. Durangoko azokan Euskal Herriko antzerkizale elkarteko mahaitxoan egon dira liburuak eskuragarri eta aurkeztu ere egin dituzte.

Hurrengo podcasta

BERBAZ: Pedro Mari Bastegieta, itsasoko ura, osasun iturri

og. Abe 13 , 2018