Italiako Potere al Popolo eta Askapenaren brigadista

Published On otsaila 13, 2018 | By adesalambrar | A Desalambrar

Gaurko saioan ez da aktualitateko berririk izan. Bi elkarrizketa mamitsu burutu ditugu, biak ere Italia ardatz izan dutenak. Lehenik Giulianorekin mintzatu gara, zuzen-zuzenean italiatik. Bera, Potere al Popolo mugimendu ezkertiarreko eta “Je so pazzo” (eroa nago) Napoliko zentro sozialeko kidea da eta azken eraso faxistak abiapuntutzat harturik, Italiako errealitatea errepasatu dugu, baita martxoaren 4ean izango diren hauteskundeak ere. Bigarren zatian Onintzarekin aritu gara, pasa den urtean Askapenak antolaturiko brigadetan Italiara joan zen brigadista. Esperientzia ezberdinak, irakaspenak, bertan ikusi eta ikasitako kontatu digu. Entzun ezazue!

Like this Article? Share it!

Comments are closed.