Itzulera Martin Bidaurrekin eta Putzuzuloko lagunak

Irratsaio polita datorkigu igande honetan, hasteko, gela arroxean bertan espero ditugulako gonbidatuak. Tartean izango da Martin Bidaur idazle gaztea, Itzulera poesia liburuaz hizketan. Susa argitaletxearekin atera du lehen lan hau Bidaurrek, eta bidaia intimo batean murgilduko gaitu poemaz poema.

Putzuzuloko egitaraua ere martxan dugu, eta amets fabrikako pare bat kide izango ditugu gurekin, Zarauzko amets fabrikaz eta datozen asteetako asmoei buruz aritzeko.

Hurrengo podcasta

ZURIA BELTZEZ - 310 - itzal itzelak

al. Urr 30 , 2017