Marina Sagastizabal, ‘Gure bazka’, ‘Codegirl’ eta erditzea aipatu dizkigu Oihana Etxebarrietak

Astelehenero bezala, Euskal Herriko Bilgune Feministak kaleratzen duen Bilgune kontari-ri begira jarri gara, gaurkoan, Oihana Etxebarrietarekin. Segiko kide izatea leporatuta auzipetu eta espetxera zigortu zituzten zazpi gazteetatik aske geratu diren bosten artetik Marina Sagastizabalez hitz egin digu.  Hiru Damatxo egitasmoko lagunek Gure bazka-n Cat Boydi eta Arantza Santestebani egindako elkarrizketak ere aletu dizkigu. Horrez gain, Codegirl filma gomendatu digu eta Erditzeak karrera bat zaputz dezakeenean iritzi artikuluaz aritu zaigu.

Hurrengo podcasta

"Bizitza dago arriskuan sistema kapitalista honetan, eta horren alternatibez aritu nahi genuen"

al. Aza 9 , 2015