Zinema uneak .::. 2014.03.21

Ongi etorri Zinema uneak saiora!

Astero bezala, gure saioan azken estreinaldiak, azken albisteak, telesail baten barrenak eta, nola ez,soinu banda zoragarri baten abestiak. Estreinaldien artean zer? Aste honetan, Liam Neeson aktorearen azken lana dugu, Non-Stop akzioz beteriko filma; beneazko banpiroen inguruko pelikula entretenigarri bat, Byzantium hotela; eta Wes Anderson zuzendariaren azken lana, aurrekoen antzekoa, Budapest hotel handia. Telebistaren tartean, azken urteetan telesail onenen artean egon den Mad Men. Eta albisteen txokoan; Marvel, Star Wars, Pixar edota Tom eta Jerry protagonista… Eta beti bezala, rock klasikoz beteriko soinu banda bat, noski…

Espero dugu zuen gustukoa izatea… Zinema eta telesailen magiaz gozatzen jarraitu ezazue!

Zinema uneak 21 .::. 2014.03.21

Hurrengo podcasta

Euskrats: Big Beat

og. Mar 20 , 2014