Urriko Iraultza

ERRAIETATIK vol. XXX | Urriko Iraultza 100 urte III

22 azaroa, 2017 | 0 Komentarioak

Azaroan zehar ERRAIETATIK irratsaioan Urriko Iraultzaren mendeurrena ospatzeko 3. irratsaio berezian, zinema sobietarrari erreparatu diogu. Izan ere, garaipena lortu ostean, zinema bultzatzeko apustua egin zuen botere sobietarrak, 1919an Sovkina -zinemaren ekoiztetxe nazionala- eta Estatuko Zinematografia Eskola sortu zituenean. «Arte guztien artean, zinema da guretzat garrantzitsuena», zioen Vladimir Leninek. Bazekien zeri buruz ari zen: %80ko analfabetismoa […]

irakurri gehiago →

ERRAIETATIK vol. XXIX | Urriko Iraultza 100 urte II

17 azaroa, 2017 | 0 Komentarioak

ERRAIETATIK irratsaioan aurrera jarraitzen dugu Urriko Iraultzaren mendeurrena (1917-2017) ospatzeko lau irratasio bereziekin. Lehenengo saioan, Urriko Iraultzaren testuingurua jorratu genuen, eta oraingoan, eztanda historikoarekin eskuz esku zihoan iraultza kulturalari erreparatu diogu. Hau da, Errusiako abangoardia artistikoei begira jarri gara, besteak beste: margolanak, literatura, arkitektura, musika… Dimitri Shostakovich konpositore sobietarraren V. Sinfoniarekin lagunduta (1937), Urriko Iraultzaren […]

irakurri gehiago →

Azaroan, Urriko Iraultza sobietarretik 100 urte beteko dira (1917-2017) eta, horren harira, lau irratsaio berezi eskainiko ditugu gurean, mendeurrena behar bezala ospatzeko. Astelehenero, Urriko Iraultzak historian, pentsamenduan, kulturan, zinean… utzitako aztarna hizpide izango dugu. Aste honetan, ordea, mamian sartu gabe, motorrak berotzen joateko proposamen pare bat ekarri ditugu irratsaiora: alde batetik, historia pixka bat, anarkismoak […]

irakurri gehiago →