Kuboa

Aste honetako Kultur Kuboan : – Xabax Christy, Euskal monetaren lehedakariak, EuskoKart berria nola erabili dezakegun azaldu digu. – Elkar disketxearen arduraduna den Angel Valdesekin joan den urteko bilana eta ondoko hilabeteetako erronkak aipatu ditugu. Musika : Euritan Blai « Andere ederra II », Su Ta Gar « Bazoaz », Beira « Galdetu egin nahi dugu »

irakurri gehiago →

Aste honetako Kultur Kuboan : – Aizpea Abrisketa, Kontseiluko kideak, joan den abenduan Donostian onartu zen hizkuntz eskubideak bermatzeko protokoloa azaldu digu. – « Loreak askatu » diska berria aurkezteko lanetan atxeman dugu Pantxoa Bergara « Xabaltx ». Musika : Aukzion « Mir taiet », Xabaltx « Ez dugu maite debaldetan »

irakurri gehiago →

Aste honetako Kultur Kuboan : – John Andueza idazleak gazteak erakartzeko erabiltzen dituen moldeak deskubriarazi dizkigu. – Ziburuko Piarres Larzabal kolegioan sartu berri den Mikel gaztetxoaren bizipen eta gogoetak. – Kantukide adixkide, haur eta zaharren artean zubia eraikitzen duen proiektua aurkeztu digu ZKTko Paxkal Indok. Musika : Goazen « Goazen », Bereziartua eta Elgoibargo gazteak « Mari […]

irakurri gehiago →

Aste honetako Kultur Kuboan : -Xabier Mendiguren Elizegi idazleak « Alsina » bere azkeneko eleberria aurkeztu dauku. – Bernadette Iratzoki Luroren laguntzaz Iduzkilore antzerki taldearen ibilbidea jorratu dugu. – « Telesforo ez da Bogart » antzelanaren harira herri antzerkia aipagai Peio Berhokoirigoinekin. Musika : Coro Minero « Santa Barbara bendita », Camera Silens « Camera Silens », Balerdi Balerdi « Ez gara galdu » eta […]

irakurri gehiago →

Aste honetako Kultur Kuboan : -Lutxo Egiak zinema gidoilari gisa jarduten du, eta filma bat egitea -euskaraz, noski- du amets. -Bere sorlekuaren gorazarre egiten du Xabi Solanok, trikitixaren laguntzaz. Musika : Xabi Solano Maiza « Ereñotzu» eta Joxe Ripiau « Afrikan blues»

irakurri gehiago →

Aste honetako Kultur Kuboan : -Pantxoa Etxegoinek Durangoko Azokarekin Iparraldeko eragileek duten harremana aipatu dauku. -Nerea Mujikak Gerediaga Elkartearen eskutik antolatua den azokaren berikuntzak azaldu dizkigu. -Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara Hazparneko Ezkia ikastolaren 45. urteurrena aipatu dugu Jeannot Arotzarena, Bernadette Camblong eta Maider Duguin eta bere 11 urteko Ellande semearekin. Musika : Aixa « Ostadar », Silvio […]

irakurri gehiago →

Aste honetako Kultur Kuboan : -Oihana Etxebarrietarekin presondegiratzeari edo-ta gatazka konponbideari buruz emazteek dituzten bizipenak eta ikuspegiak aipatu ditugu. -Mikel Otxotorenak Ongiz elkarteko kideek gizonak berdintasunaren aldeko borrokan inplikatzeko burutzen duten lana azaldu digu. Musika : Uxia e Narf « Sempre en Galiza, Galician Lullaby » eta Occhi di Farfala « Atzoko egunak ».

irakurri gehiago →

Aste honetako Kultur Kuboan : – Jurgi Ekiza kantariak bere bakarlari gisa eginiko ibilbideaz bilana egin digu eta bere hurrengo diskaren kanta bat aurkeztu digu (esklusibitatean !). – Euskal zinemak Hazparnen du hurrengo hitzordua Zinegin festibalaren karietarat. Katti Pocheluk festibalaren filosofia eta eskaintza aletu dizkigu. Musika : Ekiza « Begiak ideki nituen » eta Leonard Cohen « […]

irakurri gehiago →

Aste honetako Kultur Kuboan : – I-ENER herri sozietatearen lehendakaria den Patxi Bergararekin jardun dugu trantsizio energetikoari buruz. – Patrick Larrondo baratzainak Baigorritik Biriatura eginiko bere ibilbidea emandako uzta kondatu dauku. – Xilaba finalaren atarian… Jon Maia eta Amets Arzallus jakuzzi batean sartu dira. Musika : Zea Mays «Ez dut sinistu nahi », Christina Rosenvinge & Vetusta […]

irakurri gehiago →

Aste honetako Kultur Kuboan : – Bilaka dantza kolektiboko partaidea den Ihintza Irungaray izan da gure estudioetan Miarritzen lehen aldiz iraganen den « Euskal Hitzorduak #1 » aipatzen. – Washington estatutik Euskal Herrirat, Ester Ciganda hemengo bizimodua deskubritzeko gogo haundiz etorri dela aipatu dauku. – Xalbador bertsolaria nolakoa zen, taulen gainean baita etxean ere, azaltzen du Mixel Itzainak. […]

irakurri gehiago →