hazi

no image

AISZIRIMOLA: Kontsumo ohituren jabe

18 martxoa, 2014 | 0 Komentarioak

Kontsumo kontzientea egitearen garrantzia azpimarratu dugu saio honetako artikulu baten bidez. Bai elikadura, bai arropak, gailuak… ditugun beharrak baliabide propioz asetu eta munduarekiko, inguruarekiko zein pertsonekiko errespetuz jokatu nahian. Bestalde, 0-1 urteko haurrek dituzten elikadura beharrak ere kontatu dizkigute DELIKATUZ ttiklik.com-eko saioan. Albisteen errepasoan 100 ipuin ekimena izan dugu hizpide, baita emakumeen jabekuntzaren inguruko solasaldia ere. […]

irakurri gehiago →
no image

AISZIRIMOLA: Marrazkiek diotena

11 martxoa, 2014 | 0 Komentarioak

Marrazkietan haurrek transmititzen dutena arakatzen aritu gara gaurko saioan. Formak, koloreak, neurriak, sinboloak… adin tartearen arabera nola garatzen diren ikasi dugu Ttiklik-en artikulu batzuetan bildutako apunteekin. Horrez gain, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta Laudion antolatutako datozen egunetarako ekimenak izan ditugu hizpide. Eta nola ez, baita sarean harrapatutako artikulu eta gogoeta batzuk ere. tartean, guraso-seme-alaba harremana […]

irakurri gehiago →
no image

AISZIRIMOLA: Nola landu adimen emozionala?

4 martxoa, 2014 | 0 Komentarioak

Emozioen bidez sexismoari aurre egiteko liburuxka hartu genuen  behin, eta oraingoan, zehazki, adimen emozionala zer den eta hezitzaileok nola landu dezakegun azaltzen digun atala izango dugu aztergai irratsaioan. Baina ez hori bakarrik: “Erdaraz egiozu” artikuluak hausnartzera gonbidatzen gaitu, eta guraso.com-eko azken posta ere ekarri dugu irratsaiora, haurrek euren buruan konfiantza izateak duen garrantzia nabarmentzen duelarik. […]

irakurri gehiago →
no image

AISZIRIMOLA: Nola hitz egin hilerokoaz?

25 otsaila, 2014 | 0 Komentarioak

Gaurko irratsaioan gauza ugari izan ditugu berri ikastaroak. dokumentalak, artikulu interesgarriak, sakatu eta entzun disfrutatu egingo duzu eta. Bestalde, gure gai nagusia hilerokoa izan da, “Lilith-en altxorra” ipuina, sexualitatea, plazerra eta hileroko zikloari buruzko ipuina. Askotan ez dakigu nola hitz egin hilerokoaz ume eta neska gazteeki, gaurko gure irratsaioan gomendio batzuk.

irakurri gehiago →

Euskal Udalekuak 1965ean jaio ziren euskara eta euskal kultura bultzatzeko asmoz. Bide batez, euskaldunen arteko harremanak sustatzeko aukera paregabea eskaintzen zuten Euskal Herriko haur, gazte eta hezitzaileentzat. Bolondreski eta auzolanean eraikitako herri proiektua dugu eta honen inguruan arituko gara irratsaio honetan. Hik hasiko erreportaia etaTopatu.infoko bideo elkarrizketan oinarrituko gara horretarako. Albisteen atalean kolorekolore.com ataria aurkeztuko dugu, aniztasuna lantzeko […]

irakurri gehiago →
no image

AISZIRIMOLA: Lotarako kartoizko kutxak

4 otsaila, 2014 | 0 Komentarioak

Aste honetako irratsaioa Finlandiako haur jaioberriei zerbitzu publikoek opararitzen dieten ongi etorri kutxaren ingurukoa da. Bertan jaiotzen den Finlandiar bakoitzari lehen hilabetetarako lolekua izango duen kartoizko kutxa oparitzen diete arropa eta bestelako produktuekin. Egun euritsu hauetan euripean dantza egitea proposatzen dizuegu baita ere terapia bezala, bizitzako une txikiez gozatzeko.

irakurri gehiago →
no image

AISZIRIMOLA: Emozioen entsalada

28 urtarrila, 2014 | 0 Komentarioak

Gaurko irratsaioan Aisialdian emozien bidez sexismoari aurre egiteko aholku sorta xake mate liburuxka hartu eta horren inguruan arituko gara. Emozioek gure hezkuntzan duten garrantziaz, baliogarriak direla aldarrikatzeko eta hauek entzutea, hauetaz kontziente izatea, gure garapenerako funtsezkoa dela adierazteko.

irakurri gehiago →
no image

AISZIRIMOLA: hezkuntza zero azpitik

21 urtarrila, 2014 | 0 Komentarioak

Euskal Herritik Finlandiara begira jarri gara, bertakoekin lotzen gaituelako hotzak, besteak beste. Hotza hezkuntzaren parte esanguratsua da Europako iparraldeko herrialdeetan. Izan ere, hotzari aurre egiteko prestatzen dituzte euren seme alabak jaiotzetik. Hainbat kuriositate ekarri ditugu zer pentsatua emango digutenak. Bestalde, hainbat ikastaro eta jardunaldi ere aipatuko ditugu, eskualdean eta Euskal Herrian zehar garatuko direnak datozen […]

irakurri gehiago →
no image

AISZIRIMOLA: Zaplasteko bat falta zaio

14 urtarrila, 2014 | 0 Komentarioak

Haur txikien zaplasteko eta negarren inguruan arituko gara gaurkoan, horretarako, Nahia Alkortak argia.com – en idatzitako bi artikulu ekarriko ditugu uhinetara. Beharrezkoa al da haurra zaplastekoa, ipurdikoa edo zapatilekin  jotzea? Horrez gain, hezkuntzan aurkituko ditugun jardunaldi eta proiektu ezberdinak ezagutuko ditugu: Sahararekiko elkartasun karabana, The Nu project, Amarauna Sarea, besteak beste.

irakurri gehiago →
no image

AISZIRIMOLA: Gabonak eta kontsumismoa

17 abendua, 2013 | 0 Komentarioak

Gabonak iristear direla eta gure jendartean kontsumorako joera nabarmen igotzen da. Hori dela eta, opariak eta erosketak egiteko garaian kontuan hartzeko zenbait ideia eta ekarpen biltzen dira irratsaio honetan. Urte honetako azken irratsaioa duzu hau, AISZIRIMOLAk ere oporrak hartuko baititu  Urtarriletik aurrera bueltan izango gara, beraz, bien bitartean ez galdu irrifarra, egin barre mordoa eta […]

irakurri gehiago →