hala bedi

no image

Orojaleak

22 ekaina, 2012 | 0 Komentarioak

Oro jaten dugu, oro da jateko modukoa hemen. Irautea da gure lana, dagoena dagoen moduan mantentzeko ahaleginean jarraitzea etsi gabe. Hausturak desoreka dakarrelako eta  desorekak beldurra. Oro da bere horretan jateko modukoa, ezer ez da gordinegi sumatzen hortz artean, ahokada batez irentsi dezakegu mundua nahi izanez gero. Ingurukoaz elikatzen gara eta ingurukoen bazka bihurtzen gaitu […]

irakurri gehiago →
no image

Iheskide taldearen lan berria 3 Kortxean hizpide

15 ekaina, 2012 | 0 Komentarioak

… irabazi arte! du izena durangaldeko Iheskide taldearen lanik berrienak eta horren inguruan ibili gara Tronpi, taldeko baxujolearekin hizketan. Baina hortaz gain, ezin ahaztu asteburu berezia dela honakoa Gasteizen, Azkena Rock jaialdia ospatzen baita. Jaialdiaren beraren ingurukoak eta hirian asteburu honetan dauden ekimen ugarien inguruan ere aritu gara. Disko berriak eta ohiko kontzertuen agenda ere […]

irakurri gehiago →
no image

3 Kortxean Gora Gora Kids

8 ekaina, 2012 | 0 Komentarioak

Aste honetako protagonistak izan ditugu Gora Gora Kids, Horror Songs du izena beraien lanik berrienak eta horren inguruan aritu gara. Disko berri sorta bat ere aurkeztu dugu, baita kontzertuen agendaren berri eman ere. Asteroko bi orduko zita musikarekin 3 Kortxean, on egin!!

irakurri gehiago →
no image

Gartxot-en istorioa Zaharrak Berrin

7 ekaina, 2012 | 0 Komentarioak

Gaurko irratsaioan Edorta Barrutabeña elkarrizketatu dugu. “Gartxot, konkista aitzineko konkista” filmako gidoigilea izan da eta filma egiteko prozesu osoaz hitz egin digu. Arturo Kanpion-ek kondaira bat hartu eta 1917an ipuin labur bat egin zuen eta orain istorio hori berrezkuratu dute filma eta liburua ateratzeko. Filma egiteko datu historikoak ahalik eta gehien errespetatzen saiatu dira alderdi […]

irakurri gehiago →
no image

Los Galerna arrasatearrek Surfusion aurkeztu digute

1 ekaina, 2012 | 0 Komentarioak

Ez da ohikoena Euskal Herrian surf instrumentala jorratzen duten taldeak aurkitzea, baina baditugu batzuk eta aste honetako 3 Kortxean Los Galerna arrasatearrak izan ditugu beraien lan berria aurkezten, Surfusion izenekoa. Disko berri ugari iritsi dira gure irratiko fonotekara aste honetan eta horiei ere entzunaldia emango diegu, Leihotikan, Joseba B. Lenoir, Iheskide edo Jorge Abadias esaterako. […]

irakurri gehiago →

Hirukote estatubatuarrak 10 urte eskaseko ibilbidea izan zuen eta estilo propio bat ere garatu zuen, beraien esanetan, low-rock izenekoa.Jazz, blues edo funk musikaren eraginak rockarekin uztartuz, baxu, saxofoi eta bateria formatu berezian. Mark Sandman taldeko arimaren heriotzak, Italian kontzertua eskaintzen ari zirela, kultuzko talde bihurtzera eraman zituen. Hauxe aste honetako monografikoetara ekarri dugun proposamena.

irakurri gehiago →
no image

Mirandaola eta burdina Zaharrak Berrin

1 ekaina, 2012 | 0 Komentarioak

Zaharrak Berri irratsaioan Irati Arroyo elkarrizketatu dugu Legazpiko Mirandaola parkeaz hitz egiteko. XIV. mendetik XVIII. menderarte burdinolak funtzionamenduan egon zen eta gaur egun zaharberriturik dago eta berriz ere martxan jarri dute. Bestetik Euskal Burdin Museoa ere bertan dugu, eta euskaldunok burdinarekin izan dugun erlazioaz jakiteko aukera ematen digu. Klasikoak Gaur atalean Hedoi Etxarte eta Jabi […]

irakurri gehiago →
no image

Esan gabe zerua

31 maiatza, 2012 | 0 Komentarioak

Ez dakit noiz mintzatzen diren txoriak esan gabe zerua. Urrutiko gari sailetan ezkutatzen diren elefanteekin egingo zuten amets agian, zerura begira limurtzen gintuzten hodeien gerizpeekin bestela. Hau autobusa den galdetzen didazu, hau autobusa dela erantzun nahi nizuke. Aspaldira doanaren traza hartua diot forma zehatzik ez duen laino horri. Etzanda ikusten ditut ondoen hareazko seinaleak barruko […]

irakurri gehiago →

Ibilbide luzeko musikariak ditugu Gobeo Bay osatzen dutenak, Potato edo Arawak bezalako taldeetan ibiliak baitira aurretik. Oraingoan Gobeo Bay proiektu berriarekin izan ditugu 3 Kortxean beraien Alfa y Omega lan berria aurkezten. Los Galerna edo Paula Pitzalis-en disko berriak aurkeztu eta kontzertuen agenda ere errepasatu ditugu.

irakurri gehiago →
no image

Inoren Ero Ni 3 Kortxean

11 maiatza, 2012 | 0 Komentarioak

Aspaldian Gasteizera hurbildu gabe zeuden Inoren Ero Ni taldekoak eta azkenean datorren asteazkenean, maiatzak 16, zuzenean izango dira Unibertsitateko Pabilioian 19:00etatik aurrera. Horregatik eta Fregoli beraien azken lanaren ingurukoak jakiteko Okene Abrego izan dugu telefonoz bestaldean. Disko berriak entzuteko aukera ere izan dugu, esaterako, TSOOL, Los Carniceros del Norte edo Lauroba taldeenak eta kontzertuen agenda […]

irakurri gehiago →