atalka

Irratsaio honetan gorputzak izan ditugu protagonistak; ba al daude desiragarriak ez diren gorputzak? Horretarako BaleakEH kolektiboarekin jarri gara harremanetan eta lodifobiari buruz aritu gara, estetikaren tiraniaz, desirak… zatoz eta kitzikatu!    

irakurri gehiago →

Atalka,Kitzika: Maskulinitatea(k)

24 urtarrila, 2020 | 0 Komentarioak

Irratsaio hontan, maskulinitateak izan ditugu protagonistatzat. Gonbidatu ezin hobea izan dugu horretarako, Axi Baglietto! gaiari buruz hitz egin eta gizon taldeei buruz aritu gara. Artefaktetan gai honi buruz ilustratzaile eta liburu bat eduki dugu hizpide. Zatozte gure bidai honetara eta kitzikatu gaitezen elkarrekin!

irakurri gehiago →

ATALKA,KITZIKA- Ligoteoa

10 maiatza, 2019 | 0 Komentarioak

Kitzika irratsaioan ligoteoari buruz hitz egin dugu! Sare Sozialen fenomenoa, lurraldetasunaren eragina, gaur egungo moduak eta lenokoak  aztertu ditugu, gonbidatuen testigantza bidez. Zatoz eta kitizikatu!

irakurri gehiago →

ATALKA,KITZIKA: Haurren sexualitatea

29 martxoa, 2019 | 0 Komentarioak

Nola bizi dute haurrak sexualitatea? Nola akonpainatu beraien prozesua? Haurren sexualitateari buruz  jardungo gara Kitzikan. Gainera bi protagonista ekarri ditugu beraien esperientziaz hitzegiteko. Eta bukatzeko, bi sekzio berreskuratu ditugu: Artefakteak eta Hiztegia. Ez galdu!

irakurri gehiago →

ATALKA, KITZIKA: Kapitalismoa eta erotika

12 martxoa, 2019 | 0 Komentarioak

Kapitalismoak eta lan eredu honek asko eragiten du gure bizitza erotikoan. Denboraren gestioa, egin beharrak, ardurak, presioak, ekonomiri heltzea… egunerokotasunean tarte haundia hartzen dute, eta geratzen zaigun beste tarte txiki horretan zer egiten dugu? Jolasteko denbora hartzen al dugu? Gogoak izaten al ditugu elkar goxatzeko? Galdera hauek eta beste batzuk erantzungo ditugu  Irratsaioan. Aspaldiko partez, ez […]

irakurri gehiago →

ATALKA, KITZIKA: Asistentzia sexuala

4 abendua, 2018 | 0 Komentarioak

Pasada ostegunian, Kitzikan, Asistentzia Sexualari buruz aritu ginen, eta horretarako honetan lan egiten duen lagun bat ekarri genun. Zer da Asistentzia sexuala? Zergaitik da beharrezkoa? Galdera hauek eta gehiago izan genituen gure irratsaioan. Entzun eta Kitzikatu! Oharra: Irratsaioaren grabaketa minutu 6an hasten da.

irakurri gehiago →

ATALKA, KITZIKA – Orgiak

26 urria, 2018 | 0 Komentarioak

Uda goxatu ondoren bueltan gara berriz ere zuen belarriak eta zentzumenak astintzeko gogoz. Erotika kolektiboari buruz aritu gara, orgiak deitzen diogun gaia joarratu dugu protagonista desberdinen ahotsak entzunez. Ezagutu hauen bizipenak eta animatu gurekin jolastera!   https://www.arrosasarea.eus/wp-admin/post.php?post=52433&action=edit

irakurri gehiago →

ATALKA,KITZIKA: Emakumeak eta erotika

2 martxoa, 2018 | 0 Komentarioak

Kitzika irratsaioan hiru belaunalditako emakume elkarrizketatu ditugu erotikari buruz. Artefakteetan serie bat gomendatu dizuegu eta Blues musika izan da soinu banda irratsaio osoan.

irakurri gehiago →

ATALKA,KITZIKA: B.D.S.M. 2

26 abendua, 2017 | 0 Komentarioak

Irratsaio honetan, Bedesemea gehio argituko dugu: nondik datorren, materialak, eszenak… eta fantasiaren garrantzia ere aipatuko dugu. Mina eta plazerraren harremana ere aztertuko dugu. Artefakteetan, gai honi buruzko film bat gomendatuko dizuegu. Eta bukatzeko, gure entzule erotiko batek e_mailera bidali digun Frikzio latza. Ez galdu!!

irakurri gehiago →