Argizirin Aitaldia

ARGIZIRIN AITALDIA

12 otsaila, 2016 | 0 Komentarioak

Argizirin aitaldi honetan ere hainbat kontu landuko ditugu. Lehenik eta behin, Patxi Urrutiarekin solastatuko gara eta 04/08 sumarioaren ingurukoak kontatu dizkigu. Segidan, Ikuspuntu jaialdiaren inguruan ere mintzatuko gara. Pio Caro Baro Baroja omen dute Baluarten eta jaialdiko zuzendari artistikoarekin, Oskar Alegriarekin egon gara. Kirol kontuak ere landuz, Iñigo Arregi ere gonbidatu dugu, 2015eko Euskadiko Duatloi […]

irakurri gehiago →

ARGIZIRIN AITALDIA

5 otsaila, 2016 | 0 Komentarioak

Argizirin aitaldi honetan kontu desberdinak uhineratuko ditugu. Hasteko, Laura Andresena eskualdeko gizarte langilearekin harrera familien inguruan solastatuko gara. Segidan, Miren Rubio kazetariaren kolaborazioa ere adituko dugu bizi itxaropenaren inguruan. Bukatzeko berriz, inauteriak izanen ditugu hizpide; Lesakako zaku zaharrak hurbilagotik ezagutuko ditugu, baita Berako inude eta artzaiak ere.  

irakurri gehiago →

ARGIZIRIN AITALDIA

28 urtarrila, 2016 | 0 Komentarioak

Argizirin Aitaldian gonbidatu desberdinak izanen ditugu. Lehenik, asteburu honetan estreinatuko den Oskara izeneko ikuskizunaz solastatuko gara Kukai Dantza taldeko Martxel Rodriguez Lesakarrarekin. Segidan, Joseba San Sebastian musikariaren ibilbideaz eta launek izeneko taldeaz ere ariko gara. Bukatzeko berriz, Ilbeltza izeneko ekimenaren balorazioa aditu ahal izanen dugu Maitane Maritorena antolatzailearen eskutik. AFUren hetereoaraua kantuaz ere gozatu ahal […]

irakurri gehiago →

ARGIZIRIN AITALDIA

22 urtarrila, 2016 | 0 Komentarioak

Aste honetako Argizirin aitaldian Gure Esku Dago ekimenaren bazkide kanpainaren inguruan solastatuko gara Anjel Oiarbiderekin. Segidan, Jon Martinek Beira taldearen disko berria aurkeztuko digu. Bukatzeko berriz, Andoni Sagarna Euskaltzaindiaren hiztegi batuaren bertsio berrituaren inguruan mintzatuko zaigu.    

irakurri gehiago →

ARGIZIRIN AITALDIA

14 urtarrila, 2016 | 0 Komentarioak

Aste honetako argizirin aitaldian ere hainbat kontu izanen ditugu. Hasteko, Katalunian ireki den aro berriaren inguruan solastatuko gara Txente Rekondorekin. Segidan, Joxe Mari Agirretxe Porrotx-ek amalur izeneko lan berria aurkeztuko digu. Bukatzeko berriz, Baztanen ospatuko den euskal nobela beltzaren inguruko asteaz mintzatuko gara Maitane Maritorena ilbeltza taldeko kidearekin.

irakurri gehiago →

ARGIZIRIN AITALDIA

8 urtarrila, 2016 | 0 Komentarioak

Argizirin aitaldian, lehenik Miren Rubio kazetariaren ilbeltzeko kolaborazioa aditu ahal izanen dugu. Segidan, Pello Rubiorekin baratzetik azokarako bidea eginen dugu.  Baztanen egin nahi dituzten etxebizitza eta golf zelaiaren harira, Gobernuak hartutako erabakien inguruan solastatuko gara Aroztegia eta gero zer? Plataformako kide den Garbiñe Elizegirekin eta bukatzeko berriz, Urtzi Urrutikoetxearekin mintzatuko gara WOUNDED KNEEren inguruan.

irakurri gehiago →
no image

Argizirin aitaldia

31 abendua, 2015 | 0 Komentarioak

Aste honetako argizirin aitaldiari, literatura kontuekin emanen diogu hasiera.  Iruñeako udalak idazle berrientzako 25. literatura lehiaketa antolatu du eta sarituetako batzuekin solastatu gara. Narratiban, Dani Martirenak asteazken hark arrunta behar zuen lanarekin eskuratu du lehenengo saria. Segidan, poesiaren modalitatean garaile izan den Jon Barberenarekin solastatuko gara.  Bertzelako gaiak landuz, Txente Rekondok ere urteko balorazioa egin […]

irakurri gehiago →
no image

Argizirin aitaldia

17 abendua, 2015 | 0 Komentarioak

Argizirin aitaldi honetan kontu desberdinak izanen ditugu. Lehenik, Manugaitz rapeatzailearekin luze mintzatu gara txapela barruan darabilt Mundua diskaren inguruan. Segidan, Klimaren inguruko goi bilera izan dugu hizpide Goiener kooperatibako Miren Olaetxearekin. Bukatzeko berriz, Baztango kortariko gasnategiko Julen ARburuarekin mintzatu gara munduko gasna lehiaketan zilarrezko domina irabazi dutela eta.

irakurri gehiago →
no image

Argizirin aitaldia

10 abendua, 2015 | 0 Komentarioak

Argizirin aitaldi honetan kontu desberdinak landuko ditugu. Lehenik eta behin, Venezuela eta Frantziako hauteskundeen inguruan luze mintzatuko gara Txente Rekondorekin. Segidan, Lesaka UEMAtik ateratzearen inguruan solastatuko gara Maider Arrieta zinegotziarekin eta bukatzeko berriz, akuilari mugikorrentzako aplikazioaren inguruan solastatuko gara Garbiñe Petriatirekin.

irakurri gehiago →
no image

Argizirin aitaldia 2015-11-26

26 azaroa, 2015 | 0 Komentarioak

Gaurko Argizirin aitaldian ere hainbat kontu izanen ditugu. Lehenik, Xabier Odriozolarekin gizonezkoen maskulinotasunaz solastatuko gara. Ondotik, larunblai ekimena aurkeztuko digu Ainara Santakiteriak. Segidan, Fernando Mikelarena Beratarrak azken lanaren berri emanen digu eta bukatzeko, musika kontuak landuz, Afu taldeko Jonekin mintzatuko gara.

irakurri gehiago →