NAIZ IRRATIA

BESTE BAT: Ibil Bedi x 4

30 urria, 2019 | 0 Komentarioak

Nafarroako Ibil Bedi taldearen azken ‘Beste Bat’ saioa duzue hau. Ibai Osinaga eta Amets Aranguren aritu dira gidari lanetan. Azken saio honetan emakume ahotsak dira entzungo direnak, eta erritmo biziekin eman diote hasiera azken honi, Julieta Venegas eta La sonora Santaneraren ‘El Ladron’ kantuarekin. Baina erritmo eta estilo guztietako kantuak aditu dira azken fonoteka berezi […]

irakurri gehiago →

BESTE BAT: Eraul x 4

29 urria, 2019 | 0 Komentarioak

Asier Beramendi Erauleko abeslariaren azken #BesteBat saioa da hau. Laugarren eta azken saio honetan musika elektronikoa ardatz hartuta nazioarteko hainbat musika talde ezagutu ditugu. Hautatutako azken fonoteka honetan daude, besteak beste, Moderat, Alice Practice, Crystal Castles, Thom Yorke, Fever Ray, The XX, Billie Eilish, James Blake…

irakurri gehiago →

ABD-ak saioa: A hizkia

29 urria, 2019 | 0 Komentarioak

Hauxe duzue ABDak saioa. Naiz Irratiko alfabetoaren errepaso musikala. Gaur A hizkia dugu protagonista.

irakurri gehiago →

BESTE BAT: Amorante x 4

28 urria, 2019 | 0 Komentarioak

Bukatu ditu bere lanak Iban Urizar ‘Amorante’-k. Hau duzue bere azken ‘Beste Bat’ saioa, laugarrena eta azkena. Aurreratua zuen azaroan zehar egindako 4 saio hauek bere ‘belarriko zizareak’ plazaratzeko saioak izanen zirela, eta halaxe izan da azken hau ere. Kantuz bidaiatu dugu nazioartetik, katalunian murgildu gintuen hirugarren saioan, eta azken honetan etxean geratuko gara. Etxeko […]

irakurri gehiago →

RAGGAE FEVER x 1: Denboraldi hasiera

25 urria, 2019 | 0 Komentarioak

Reggae Fever irratsaioaren denboraldi berria hasi da. Asteko klasikoak eman dio hasiera denboraldiari, Hopeton Lewisek hain zuzen ere. Ondoren bi nobedade ekarri ditugu, The Magnetophones eta Titanians in Dub taldeen lan berriak. Amaitzeko…Selektorearen Txokoa, The Reggae Trainari buruzko abestia eta agenda. Gozatu!!!

irakurri gehiago →

BESTE BAT: Birkit x 3

24 urria, 2019 | 0 Komentarioak

Hemen duzue Birkite Alonso “Birkit” en hirugarren ‘Beste Bat’ saioa. Hirugarren honetan ere, emakume ahotsak izan dira protagonista, baina oraingoan ez da nazioartera begira jarri, euskal emakumeekin bete ditu 60 minutuak. Zehazki, talde buruak diren eta izan diren emakumeen inguruan aritu da Birkit. Entzundako ahotsen artean daude Sorkun Rubio, Maddi Noguera, Libe Kortazar, Anari, Miren […]

irakurri gehiago →

BESTE BAT: Ibil Bedi x 3

23 urria, 2019 | 0 Komentarioak

Hauxe duzue Ibil Bedi talde nafarraren hirugarren ‘Beste Bat’ saioa. Amets Aranguren eta Ibai Osinaga aritu dira gidari lanetan. Berezia gaurko fonoteka, euskarazko kantuak soilik bildu dituztelako eta hiru zatitan banatu dutelako saioa: kantu klasikoek osatu dute lehen zatia, trantsizioa egiteko kantuak aukerakeratu dituzten bigarrenean, eta bukaera berezia emateko, gaur egungo abestiak. Aurreikusi ezin diren […]

irakurri gehiago →

BESTE BAT: Eraul x 3

22 urria, 2019 | 0 Komentarioak

Hauxe duzue Asier Beramendiren hirugaren ‘Beste Bat’ saioa. Bere estiloarekin fidel, nazioarteko doinuekin osatu du bere hirugarren fonoteka. Eraul taldeko abeslari da Asier Beramendi eta taldea sortzerako orduan erreferente izan ziren hainbat musikari eta abesti bildu ditu saio honetan. Eraul gustoko baduzue, gustora adituko duzue saio hau ziur. Fonoteka berezi hau kantu hauek osatzen dute […]

irakurri gehiago →

BESTE BAT: Amorante x 3

21 urria, 2019 | 0 Komentarioak

Hemen duzue Iban Urizar “Amorante” musikariaren hirugarren ‘Beste Bat’ saioa. Nazioarteko doinuak bildu ditu aurrekotean “Amorantek” oraingoan kataluinara begira jarri gaitu, bertako sortzaileak izan dira protagonistak hirugarren mixtape berezi honetan. Kataluinako herriari eskeinitako saioa duzue hauxe.

irakurri gehiago →

BESTE BAT: Birkit x 2

17 urria, 2019 | 0 Komentarioak

Hemen Birkite Alonso “Birkit” abeslariaren bigarren ‘Beste Bat’ saioa. Bigarren honetan, folk, rock eta esperimentazioan jarduten duten emakume bakarlariekin dator, aurrekoan bezala, atzerritar eta euskaldunak konbinatuz. Entzungo diren musikarien artean daude: Sharon Van Etten, Saioa taldea, Laura Marling, Maite Larburu, Shannon Wright, Eneritz Furyak, Mursego, Nahia Zubeldia eta Saioa Garin.

irakurri gehiago →