Bagoi berean sartzen

Lanera doazenak, negozio bat itxi beharra daukatenak, azkeneko egunetan buruan arazo bat bueltaka izan dutenak, lehengusuaren umea zaintzera berandu doazenak, bizilagunaren loreak ureztatzeko kilometro pare bat egin behar dutenak, gaua karaokean pasa eta ederki lo egin dutela ematen dutenak, bizitza lepotik balihoakie bezala arineketan datozenak, presa izan arren geldotasun handiz oinez doazenak, zebrabidea gurutzatu berri dutenak, eskaileratik jaitsi direnak, gauzak ondo doazela uste dutenak.

Horiek denak bultza dituzte, eta bultzatuko dituzte maitasun enkontruren batera doazenak, edo baita borrokan bizi den baten bat ere. Norena da bizkar hau, nola jarriko dizkiot beste honi eskuak sorbaldan, zer esango diot begiratzen badit.

Hurrengo podcasta

Paradisu zinema #24 hour party people

al. Aza 18 , 2013