KIROL LEIHOA: Athletic ligako txapeldun!

Athleticek ligako bosgarren titulua eskuratu du bidean izan dituen oztopo guztiak gaindituta eta denboraldi ikusgarri bat burututa. Izandako lesio ugariei nortasun handiarekin egin die aurre, ororen gainetik talde bat dela erakutsiz. Jokaturiko 29 partidetatik 25 irabazi ditu, 3 galdu, eta bakarra berdindu. Halaber, 13 gol baino ez ditu jaso.

Kirol Leihoan izan dira Joseba Aguirre entrenatzailea, Iraia Iturregi kapitaina eta taldeko zutabe garrantzitsuenetariko bat den Irene Paredes.!

Bestalde, Bera Bera eskubaloi taldea, hurrengo urtean Txapeldunen Liga jokatzeko behar duen dirua eskuratu nahian dabil. Jabi Oterminek kontatu digu egoera nolakoa den, eta zehazki zer kantitate behar duten.

Bestalde, hauek izan dira gaurko saioko gainerako protagonistak: Intza Lizarazu (Saskibaloiko Euskal Selekzioa), Begoña Lazcano (Piraguismoa), Oihana Kortazar (Mendi lasterketak) eta Maialen Axpe (Pertika jauzia).

Hurrengo podcasta

HAUS OF BEATS 29

al. Eka 6 , 2016
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan