GTA VIk 32,5 milioi salmentak gainditu ditu erreserbekin bakarrik

Ez gara GTAn ibili oraindik, tamalez, baina bai 2026 bukaerako beste joko handian. The Legend of Zelda gure saga maitatuenetakoa da, eta, horietatik, Ocarina of Time atalik garrantzitsuenetakoa.

Askok errepikatzen dute gauza bera, baina berregitea ezagutu genuenetik probatu nahian gabiltza; hainbat ordu eskainita, remake arrakastatsuaren analisia prestatu dugu, Kokiri basotik datorren denboraren heroiarekin Hyrule erresuma berriz salbatzeko. Zer mantendu dute Nintendo-koek, eta, zer aldatu? Atal tekniko eraberrituarekin, obra desberdina dirudi okarinarenak, baina arima berbera gordetzen jarraitzen du.

Urteko jokorik onenak aipatzen hasita, The Game Awards ekimeneko arduradunek ohiko izendapenak iragarri dituzte. 30 kategoria daude aurtengo sarietan: genero desberdinak, urteko jokorik zein indie onenak, eduki sortzailea edo titulurik desiratuenak hautatzea bilatzen da. Izendapenik esanguratsuenak errepasatu ditugu, gure bozkak botata.

Nola ez, aurtengo izar handia Grand Theft Auto VI izan da, izendapen mordoarekin. Horri lotuta, Rockstar Games eta Take-Two enpresen aldetik lehen salmenta datuak jaso ditugu: ikaragarriak dira, marka guztiak hautsita. Erreserbekin 32,5 milioi aleetara iritsi direla jakinarazi dute, 3,79 mila milioi dolarretako irabaziak lortuta. Aurreko GTA guztien —zein beste edozein bideojokoren— datuak nabarmen gaindituta, lehen egunetako salmentak ezagutzea geratzen zaigu orain, Lucia eta Jason bikotearen abenturaz gozatzen gabiltzala.

Hurrengo podcasta

KOLAX zaintza zerbitzua

og. Aza 26 , 2026