Podcast: Play in new window | Download
Ziburuko Piarres Larzabal kolegioko ikasle talde batek 2026ko « Concours National de la Résistance et de la Déportation » lehiaketan parte hartzea erabaki du. Lehiaketaren gai orokorra « Shoah-ren eta nazi konzentrazio unibertsoaren bukaera – biziraun, lekukotasuna eman, epaitu (1944-1948) » da.
Ikasleek bideo dokumental bat ekoiztu dute Meyer familiariren kasua aipatuz. Meyer familia Donibane Lohizuneko judu familia bat zen, Shoah eta bidegabeko desjabetzea pairatu zuena.
*Eneko Irigoyen, Piarres Larzabal kolegioko zuzendaria, 16 ikasleak eta Pierre Sallaberry, historiako irakasleak, proiektu honen nondik norakoak azaltzen dizkigute …
Jatorria / source : Radiokultura





























