Eraildako_bi_gazteak_tokikom_700x700

Guardia Zibil batek Bordatxon erail zuen Santiago Navas Agirre ultzamarrari omenaldia, Larunbatean

1976ko azaroaren 28ko goizaldean, Doneztebeko Bordatxo dantzalekuan festa giroan zeuden bi gazte akabatu zituen Jose Roca Diaz Guardia Zibilak. Santiago Navas Agirre Gerendiaingo 21 urteko nekazari gaztea zen eraildakoetako bat, eta hilketatik 50 urte bete diren honetan, omenaldia antolatu dute Basaburuko Ahaztuak ekimenak eta bere kuadrilak larunbat honetarako. Historiako pasarte latza jaso du erreportaje honetan Basaburuko Ahaztuak elkarteak.

Navasekin batera, bera babesten saiatu zen Jose Javier Nuin Azkarate 18 urteko gaztea ere tiroz hil zuen tokian bertan Guardia Zibilak. Basaburuko Ahaztuak elkartetik gogorarazi dutenez, ezinbestekoa da memoria ariketa egin eta gertatu zen hura salatzen segitzea, berriro gerta ez dadin. “Haien izenak ez daitezela denboran gal”, adierazi dute. Lotura honetan irakur daiteke ekimenetik atera dute oharra.

Hurrengo podcasta

Sateliteak x 283

al. Aza 23 , 2026
Sateliteak-naiz-eus
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan