Android kontsolek eskaini dezaketena ezagutzen hasi gara Retroid Pocket 5arekin

Android gailuak eta kontsolak sekulako indarra hartzen dabiltza, pixkanaka, bideojokozale amorratuenen zein kasualenen artean. Guri ere txanda iritsi zaigu: kontsola eramangarriago xumeagoak probatu ondoren, Retroid Pocket 5 interesgarriari heltzea lortu dugu.

Txikia, baina boteretsua. Horrela deskriba dezakegu ARM txipa daraman gailua. Zein da muga, ordea? Emulazioan, Android jokoetan zein birkonpilazioetan barneratu gara; aldi berean, gogotsu heldu diogu Steam ARM iraultzari, PCko jokoetan aritzea ere ahalbitzen baitigute teknologia berriek… oraingoz, beren alde ilunekin eta argiekin.

Bi euskal joko ezagutu ditugu oraingo saioan. Alde batetik, Kirol: Abernuko erregearen eraginak JRPG jokoetako borrokak nahiz estetika, K-Pop musika eta denetariko kirolak uztartuko ditu; bestetik, Bloodlines: Fealty & Ruin-ek egunean euskarazko estrategia txanda bat bizitzera eramango gaitu.

Grand Theft Auto VI kaleratzear dagoela —albiste hau argitaratzeko unean, estreinatuta egongo da jada—, Rockstar Games-ek datu teknikoak aurreratu dizkigu. Kontsola eta modelo guztietan segundoko 30 irudiko tasan mugituko da joko desiratua, zalantzak eraginda: nola funtzionatuko du gailurik xumeenetan?

Xbox-en 25. urteurreneko ospakizunean barneratu gara, gainera. Iragarpenak eta ezustekoak egon dira, etorkizunera begira jartzeko aprobetxatuta. Helix proiektua izan da hizpide, berriro: zer da, zehazki, Microsoft-ekoen belaunaldi berria?

GOG-ena, behintzat, GNU/Linux distribuzioei begirakoa da. DRM gabeko jokoen saltokiak gaurkotze handia iragarri du, beren GOG Galaxy plataforma Linuxera eramango dutela baieztatuta; horrez gain, Social atala zein errendimendua hobetzeko asmoa daukate.

Hurrengo podcasta

Azaroak 25 eta errepresio kasu berri bat

ig. Aza 22 , 2026
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan