Enea x 3

Beste Bat Enea
Beste Bat Enea (NAIZ Irratia)

Herri-musikaren sustraiek eta tradizio ezberdinetako doinuek hartu dute protagonismoa Enearen hirugarren ‘Beste Bat’ saioan. Euskal Herriko musika eta beste hainbat lurraldetako proposamenak elkartu ditu, belaunaldiz belaunaldi transmititutako doinuak eta gaur egungo interpretazioak uztartzen dituen hautaketa berezi batean.

Kuttune, Alosa, El Pony Pisador eta Bidenabar bezalako taldeen lanekin batera, Baiuca eta Rodrigo Cuevasen arteko elkarlana, Fillas de Cassandra eta Kherauren musika ere izan dira entzungai. Jullie Fowliesen doinuek eta Alboka taldearen abesti batek osatu dute ibilbidea. Hizkuntza, erritmo eta tradizio musikal ezberdinak gerturatu ditu Eneak, herri-musikaren aberastasuna eta gaur egungo sorkuntzekin duen lotura agerian utziz.

Hauek dira saioan entzundako abestiak:

Kuttune — Irradaka
Alosa — Aquestas muntanyas
El Pony Pisador — La noble vila da su
Bidenabar — Aio, maitia
Baiuca eta Rodrigo Cuevas — Veleno
Fillas de Cassandra — Varre Vasoira
Kherau — Arin in dantza
Jullie Fowlies — Dh’eirich mi moch madainn cheothar
Alboka — Mundua ala gu

Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan