Mentza_ x 3

Beste Bat Mentza_
Beste Bat Mentza_ (NAIZ Irratia)

Jazzaren munduan murgildu da Mentza_ ‘Beste Bat’ saioaren hirugarren atalean. Estilo honen aberastasuna eta aniztasuna erakusteko asmoz, jazz klasikoaren erreferentzia handiak eta gaur egungo musika-proposamenak uztartu ditu, garai eta soinu ezberdinen arteko bidaia pertsonal batean.

Unai Mimentzak gustuko dituen, jakin-mina pizten dioten edo arrazoi ezberdinengatik interesgarriak iruditzen zaizkion grabazioak aukeratu ditu. James Farm, Chet Baker, Courtney Pine, Ella Fitzgerald eta Louis Armstrong, Avishai Cohen, John Coltrane, The Bad Plus eta Dave Grusinen lanek osatu dute hautaketa. Jazzaren adierazpen ezberdinetara hurbiltzeko aukera eskaini du, estiloaren tradizioa eta bilakaera uztartuz.

Hauek dira saioan entzundako abestiak:

James Farm — Aspirin
Chet Baker — Time After Time
Courtney Pine — Modern Day Jazz
Ella & Louis — Cheek to Cheek
Avishai Cohen — Smash
John Coltrane — Locomotion
The Bad Plus — 1979 Semi-Finale
Dave Grusin — Something’s Coming

Hurrengo podcasta

Enea x 3

ig. Aza 22 , 2026

Podcast gehiago

Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan