game-erauntsia

Jokoteknia jardunaldien IX. edizioak euskal bideojokogileen azoka ekarriko du azaroaren 7an

Euskal Herriko sortzaileak elkartuko dira Bilboko La Perrera espazioan Jokoteknika jardunaldien aurtengo edizioan. Bioware estudioa itxi du Electronic Arts-ek.

Game Erauntsia Elkartearen urteko ekitaldirik garrantzitsuena itzultzear da. Jokoteknia Bideojokoen Euskal Jardunaldiak bederatzigarrenez antolatuko ditugu, Azkue Fundazioarekin elkarlanean. Azaroaren 7an egingo ditugu aurten, berritasun handiarekin: Euskal Bideojokogileen 1. Azokaren egoitza izango da.

Hamasei garatzaile eta estudio elkartuko dira Bilboko La Perrera espazioan. Bideojokoetara mugatu gabe, mundu honen orbitan aurkitzen diren beste zaletasun batzuetako komunitateek ere parte hartuko dute: esaterako, Euskal Manganime Komunitatea nahiz Rolariak Elkartea ariko dira.

Jardunaldiak ez dira azokara mugatuko, baina! Hitzaldiak, mahai-ingurua eta Gamer Gela saioa ere antolatuko ditugu Jokotekniaren baitan, bideojokoen munduko aditu nahiz zale euskaldunak bilduta.

Beste albiste batzuetara igarota, Electronic Artsen berregituraketari begira jarri gara irratsaioan. Kaleratzeak datoz, zelan ez, estudio handi baten itxierarekin batera: Bioware desegingo dute. Mass Effect berria bertan behera utzita, talde beteranoa desagertuko da.

Azkenik, PEGI erakundeak proposatutako azken aldaketen berri eman dugu. Edukiak guztiz argitu gabe saltzen dituzten bideojoko digitalen adinkako sailkapenak gogortuko dituzte, hamasei urtetik gorakoentzako joko bilakatuz.

Hurrengo podcasta

“Zarauzko ondarea arriskuan: ondare guneak eta transmisioa” mahai ingurua

ig. Aza 1 , 2026
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan