Podcast (uhinen-ildoan): Play in new window | Download
Habia 2020an sortutako soka eta ahots talde bat da. Hasieran hiru kide ziren bainan beraien bigarren diska prestatzeko laugarren musikari batekin osatzea erabaki dute. Laukoteak beraz, « Omen » deitutako diska berria plazaratu dute 2026 urte hasieran. Proiektu berri honetan, poema garaikideetan eta gaurko hizkuntza librean oinarrituta, paisaia eta klima (eguraldia eta soziala), Habia-k erritmo poliritmiko eta polifoniko berri bat proposatzen du.
Maia Iribarne eta Amaia Hiriartek « Omen » diskaren izenburuaren erranahi berezia azaltzeaz gain, hiru kantu deskubritzea proposatzen digute …
Jatorria / source : Radiokultura





























