KULTURKAPSULAK: Biniloak, Punaauian edota Belaontziak … Jurgi Ekizaren Argitzalak !

Jurgi Ekiza musikari ta kantariak « Argitzala » albuma plazaratu du 2025. urtean. Willis Drummond taldea pausan sartu zenean, bere bakarkako bigarren proiektu honetan buru belarri sartu eta ekoizpenaren urrats guztiak kudeatu nahi izan ditu : Hitzak, musika, tresna eta ahots guziak, sampling-a, moldaketak, ekoizpena, grabaketa, nahasketa eta masterisazioak.

Jurgirekin solasaldi luze bezain interesgarria ukan dugu nun gai ugaritaz mintzatu gara : Hazparne eta Punaauian (Tahiti) arteko bizipenetaz, Xak-ekin belaontziz eginitako bidaiaz, biniloaren soinu bereziaz, …

 

*Tarteka, « Argitzala » albumako kantuak aurkeztu dizkigu … binilozko bertsioan !

 

Jatorria / source : Radiokultura

Hurrengo podcasta

Antzerki Etxea eta abar #65

ar. Mar 24 , 2026