KULTURKUBOA: Kanadiar eskuak euskaraz oratzen + euskal literatura garaikidea al da ?

Aste honetako Kultur Kuboan : Blair Clark, Torontoko Kanadiar emaztea gaztea, 2017an etorri zen Euskal Herrirat, ingelesa baizik mintzatzen ez zelarik. Lehen urteak Garazin iragan zituen eta orain Baionan bizi eta lan egiten du (okin gisa). Frantseza ikasi ondoren, azken bi urte hauetan euskarazko kurtsoak hartzen ditu eta estudioetarat etortzea ausartu da bere biziaz eta bere ibilbideaz hitzegiteko.

Leire Lopez Ziluaga Susa argitaletxeko editorea da azken zortzi urte hauetan. Nahiz eta zeregin eta ardura ainitz izan, editore lanarekin gozatzen segitzen duela aitortu dauku. Azken aldian Susa argitaletxeak plazaratu dituen hainbat liburu aurkezteaz gain, euskal literatura garaikidea dela segurtatzen dauku Leirek.

Musika : Anari « Vinu, cantares y amor », Patxi Saiz « Galdetzen »

Jatorria / source : Radiokultura

Hurrengo podcasta

«Lore-ekoizpen intentsiboa ez da nire eredua eta beste gauza baten alde egiten dut»

al. Ots 23 , 2026
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan