Itzuli gara oporretatik eta nola. Stuart Hallen lana hartu eta Marx eta Gramsciren eskutik egin ditugu loturak Monique Wittig, Judith Butler eta Gayatri Spivakekin. Zerk osatzen du hankaz gora jarri behar dugun oinarria? zer da azken buruan determinatzailea? nola egin aurka?
forma ala edukia, estetika ala politika, autonomia ala konpromisoa: geuk ere nahi genuke gaizki planteaturiko auziak ahantzi. horretarako, dena den, bide bat izan liteke halakoei bete-betean heltzea, ala adbersatiboa kenduta: autonomiakonpromisoa, estetikapolitika ⛪️






























