Podcast: Play in new window | Download
LURODEI musika proiektuaren gibelean Manon Irigoyen eta Maylis Raynal aurkitzen ditugu. Bi abeslari eta musikariek euskal kantuan oinaritzen badira nagusiki, kantu batzuk frantsesez sortzen dituzte baitaere. Publikoa soinu elektronikoz eta magiaz betetako unibertso musikal batera bidaiaraztea dute helburu.
Manon Irigoyenek abesteko duen pasioaz hitz egiten digu, eta « Les Copines » taldea, « Buhaminak » emakumezkoen abesbatza eta, bistan da, « Lurodei » proiektua aurkeztu dizkigu … kantu batzuk entzuten ditugun bitartean !
Jatorria / source : Radiokultura






























