Podcast: Play in new window | Download
Aste honetako Kultur Kuboan : Karma taldea 2022an sortu zen estilo ugarietako eskaintza berezi batekin, betiere rock musikaren inguruan. 2023an « Odolean Dena » diska aurkeztu eta publikoaren onezpena izan ondoren, 2025. urtean « Dirudienez » deitutako lan berria kaleratu dute. Hirukote honetako bi partaideekin solastatzeko parada izan dugu. Entzun Antton Araspin (ahotsa, gitarra) eta Miguel Etcheverryren (bateria, ahotsa) arteko galdera erantzun gurutzatuak.
Bestalde, Matilda Legardinier, Baionan Elkar argitaletxeak duen dendan lan egiten du eta, batzuetan liburu berrien edizioan parte hartzen du baitaere. Literaturarekiko duen atxikimendua azaltzeaz aparte, « IHAUTERI, Ilunpetik argira » liburua aurkezten dauku Matildak (Liburu honetan Thierry Truffaut antropologoak eta Patxi Beltzaiz argazkilariak, ihauteri giroko praktiken kodeak deskribatzen dituzte)
Musika : Karma « Zepo bakarra », « Asetzen ez dena » eta « Plastikozko Oasian », Steve’n’Seagulls « November rain », EH Sukarra « Aspaldiko loreak »
Jatorria / source : Radiokultura






























